Itzultzailea: Leire Madariaga

Ez da Limako Arantzazu Euzko Etxearen ekintzei buruz hitz egiten dugun lehen aldia. Euskal zentru honek, bertan bizi ziren Euskal Nazioaren seme-alabengatik 1612an sortutako Limako Arantzazuko Gure Amaren Anaidi historikotik sortua, oso aktibo mantentzen da.

Oraingoan, pasa den urriak 12an zabaldutako agiri batengatik hitz egiten dugu hauei buruz, Limako Agiria. Erorien Harana eta Francoren Hilobiari buruz deitu dute. Agiri honen helburua, Francisco Francoren gorpua haranetik kentzea eta matxinatuei zuzendutako monumentuarekin akabatzea da.

Euskal zentru honek munduan zehar aurkitzen diren euskal zentru guztien artean zabaldu du agiri hau, kanpoko euskal komunitateetatik, leku hau desagertarazteko ahal den babesik handiena lortzeko helburuarekin. Non gure nazioari zorigaitza besterik ez ekarri zion matxinatu batek, oraindik ere “Estatuko buruzagi” baten ohoreak jasotzen jarraitzen duena, bere erokeri ekintzengatik hil zirenen gorpuez inguratua. Faraoi bat balitz bezala.

Agirian bertan azaltzen den bezala, munduko edozein euskal zentru, berea egin dezake “sinadura aldatuz”.

Limako Agiria Erorien Arana eta Francoren hilobiari buruz
Limako Agiria Erorien Arana eta Francoren hilobiari buruz

Descargar (PDF, Unknown)

anuncio-productos-basque-728x85-2