Itzultzailea: Leire Madariaga

Business Day hegoafrikar egunkariak, Toby Chance-ek idatzitako artikulu bat argitaratu du gaurkoan, Democratic Alliance-eko kidea (hegoafrikako kontrako partidu nagusia) eta Enpresa Txikien Garapenerako Ministerioaren ministroa itzalpean.

Artikuluan, Hegoafrikako Parlamentuko Batzordetik, ekonomia eta enpresa txikien arduradunak Mondragon Korporazioa ezagutzeko Euskal Herrira egindako bidaian izandako esperientzi eta sentsazioak kontatzen ditu.

Interesgarria dirudi, euskal kooperatibaren eredu honek, munduan zehar antzekorik ez izateak, hemen lortutako zailtasun, maila eta graduan behintzat.

Artikuluaren autorea, pozarren bueltatu dela argi dago eta textuan zehar, arrakasta hau lortzearen zergatiak ematen ditu. Harrigarria da ere, guretzat behintzat, arrakastaren puntu garrantzitsuenak “kulturalak” izatea.

Nabarmentzen dituen ezaugarrien artean, sistema kooperatiboaren funtzionamentu independientea dago. Berak azaltzen duen bezala, gobernuak laguntzaile rola du eta ez zuzendaritza edota finantzaketarena. Taldearen oinarrizko helburua ere nabarmentzen du: Mondragonen esentzia ez da txirotasuna arintzea, aberastasuna era justu eta berdintasunean sortu eta zabaltzearena baizik. Autoreak azaltzen duen bezala, hau posible da lurralde horretatik kanpo aurki ezin daitekeen berdintasunean oinarritutako kultura batean kokatzen delako.

Azkenik, desagertzera geramatzan krisi gaitzetik gure herrialdea ateratzeko ahalmenaren eta euskal gizartearen, enpresen eta gure nazioko administrazioek erreferente bihurtzeko bidea aurkitzeko ahalmenaren deskribapena nabarmendu nahi dugu

Hala ere, izenburuak atentzioa eman digu. Errespetu osoz, eredua ez da espainola, euskaldunak baizik. Textuan azaltzen duen bezala “lurralde horretatik kanpo aurki ezin daitekeen berdintasunean oinarritutako kultura batean kokatzen delako“. Hau da, Euskaldunen Herritik kanpo.

Business Day – 2018/10/18 – Sudafrica

A Spanish model for successful co-ops that SA can learn from

Parliament’s portfolio committee on small business development recently returned from a five-day study tour to the Basque region of Spain, as well as Madrid. Our purpose was to visit the Mondragón Corporation, Spain’s leading exponent of co-operatives as an organising principle of business; learn from its successes and failures; and understand the role government plays in the co-operatives sector.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2