Itzultzailea: Leire Madariaga

 

Basque Culinary Center (BCC) eta Turismoaren Mundu Erakundea (TME) gastronomi turistikoaren sektorearentzat ekimen aitzindaria bultzatzen dute, munduan zeharreko start-up edo enpresei, berriak edo zaharrak, teknologikoak eta ez-teknologikoak direnei, baina ideia berriekin asaldatzeko eta gastronomia turismoan sartu eta turistei, bidaiatzeko era eta arrazoi berriak emango dietenei deialdi batekin.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin BCCek nazioarteko gastronomian eragiteko duen gaitasuna ezagutu dugu, Basque Culinary World Prizeekin. Martxan jarri eta denbora gutxira, “Gastronomiaren Nobela” bezala ezagutzera ematen ari dena.

Oraingoan TME batzen da, euskaldunok ikusi izan dugun bezala gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den nazioarteko turismoaren parte baten garapenaren buru izateko.

Gastronomia, bidai baten lekua aukeratzerakoan puntu garrantzitsu bihurtzen ari da. Eta honek, gastronomi munduan asaldatzea eragiten ari da era berean, non ikuspegi eta ideia berriak beharrezkoak diren.

Gure herrialdea, munduan zehar gastronomi erreferente bihurtzerako bidean pieza bat gehiago, ladreilu bat gehiago. BCCek martxan jarritako CULINARY NATION era askotan elikatzen eta indartzen da. Nazioarteko presentzi hau ekitaldi garrantzitsuetan beharrezkoa da. Baina guzti hau ez du ezertarako balioko, gure jatetxeetako menuetan edota tabernetan eskeintzen ditugun pintxoetan euskal gastronomiaren kalitatea zaintzen ez badugu.

Arrakastaren arriskuetako bat, turistentzako “parke tematikoan” bihurtzea da. Epe laburreko apostu horrek gure tradizio eta izaerarekin akabatuko luke, denbora gutxian interesgarria den leku izateari utziz. Instituzioek lana dute baina Gizarteak ere berea egin behar du; arrakasta errezagatik itsutu eta bidean ez galtzea.

Travel Daily Newsen agertzen den berria uzten dizuegu.

Gainera,deialdia azaltzen den webgunea uzten dizuegu eta partaide boteretsuak izen-eman dezaketen leku.

Travel Daily News – 2018/10/19 – Zipre

First Global Gastronomy Tourism Startup Competition launched

The World Tourism Organization and Basque Culinary Center (BCC), have launched a pioneering initiative for the gastronomic tourism sector, with a global call for startups or companies, mature or emerging, technological and non-technological, with innovative ideas capable of revolutionizing and integrating gastronomy in tourism and inspiring tourists with new ways and reasons to travel.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

anuncio-productos-basque-728x85-2