Itzultzailea: Leire Madariaga

Troy Media dagoeneko aipatu izan dugun kanadiar komunikabide bat da. Konkretuki 2013an, Red Bay, bere gizon-emakume guztien ondare aldarrikapena UNESCO-ren partetik, munduko alde hartan euskal presentzia egotea eta Selma Barkhamek presentzia honi buruz eginiko ikerketa lanari buruzko artikulua argitaratu zuen. Momentu hartan aipatu genuen bezala, euskaldunen historiaren garai horri buruz irakurri dugun hoberenetakoa izan da, eta gaur, momentu hartan bezala, irakurtzera animatzen dizuegu.

Oraingoan, medio honek berriz ere harritzen gaitu Mike Robinson-ek argitaratutako artikuluarekin. Gure nazioan eginiko egonaldia aprobetxatuz, Untzi Museoa bisitatu du eta argi uzten du bertan deskubritutakoa asko gustatu zaiola.

Artikuluak, AEBko Ipar-amerikaren jaiotzan, euskal material, ideologia eta azken finean euskal eraginari buruz hitz egiten du. Guk dagoeneko hainbat alditan aipatu izan dugu AEBko bigarren presidenteak eta Aita Fundatzaileak mantendu izandako euskal loturei buruz. Lotura hauek gure aberria bisitatzera eraman zuten eta Estatu Batuetako Konstituzioaren Babesa liburuan kapitulu oso bat zuzendu zion, euskal Diego de Gardoqui herrialde hartako Independentziaren alde garrantzitsuan bihurtuz.

Adamsi buruz hitz egin dugun bezala, Independentziaren Aldarrikapenaren lehen parrafoak ere partekatu izan ditugu behin baino gehiagotan, textu hau, euskaldunentzat egokia dela uste dugulako. Ulertzen gaituzue.

KONGRESUAN, 1776ko uztailak 4.
Amerikako hamahiru Estatu Batuen ahobatezko Deklarazioa
Giza gertakizunek, herri batek momentu horretararte beste herri batekin izandako lotura politikoak apurtzera eramaten duenean, eta Lurreko nazioen artean, naturak eta natura hortako Jainkoak ematen dion eskubideek uzten dioten postu banatzaile eta berdina hartzera eramaten dionean, Giza epaiketarenganako errespetu justuak, banaketara bultzatzen dion zergatiak azaltzera eraman dio. Egi horiek bistako bezala sostengatzen ditugu: gizaki guztiak berdintasunean sortuak direla; besterenezin diren eskubideak ematen zaizkiela; hauen artean bizitza, askatasuna eta poztasunaren bilaketa dagoela; eskubide hauek ziurtatzeko gizakien artean, gobernatuen onespenatik legezko boterea duten gobernuak sortzen direla; gobernu batek printzipio horietatik haratago joan nahi izanez gero, herriak hau aldatu edo akabatzeko eskubidea duela eta printzipio horietan oinarrituko den eta era berean herriaren poztasuna eta babesa eragingo duen gobernu berri bat jartzeko eskubidea duela. Zuhurtziak, denbora asko daramatzan gobernu bat arrazoi txiki edo iragankor batengatik aldatua ez izatea gomendatuko du; eta honi dagokionez, esperientziak erakutsi duen bezala gizakia, gaitza jasangarria den bitartean sufritzera prest dago, ohituta dagoen erak suntsitzera baino. Baina helburutzat despotismo absolutua duten eta denboran eman diren abusu eta usurpazioak ematen direnean, haien eskubidea da gobernu horrekin akabatzea eta bere etorkitzunaren babesarako zaintza berria jartzea.
AMEN
2013an baleontziei buruzko artikulua gomendatu izan genuen bezala, oraingoan Mike Robinsonek idatzitako artikulua gomendatzen dizuegu. Era berean gomendatzen dizuegu guztioi Untzi Museo bisitatzera.
Troy Media – 2018/10/7 – Kanada

Discovering the Basque roots of the American dream

The Untzi Museoa is a modest naval museum in San Sebastian, an important Basque community on the eastern verge of Spain’s northern coast. San Sabastian’s relationship with the sea goes back to the early 1200s, when its prominent Mount Urgull was first fortified to ward off French attacks on its diverse community of traders, merchant companies and manufacturers.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.