Itzultzailea: Leire Madariaga
Euskaldun askok, nahiz eta distantzia eta belaunaldiak , bere aberri eta jatorriarekin konexio sakona mantentzen dute. Neba-arrebak egiten gaituen “izate harrotasuna” distantzia eta ezberdintasunak alde batera utziz, gure nazio eta gizartearen aberastasunetariko bat da.
Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak, munduan zeharreko euskal komunitate guztiari zuzendutako proiektu bat jarri du martxan “Euskal Disporaren Eguna” ezartzeko.
2015ean ospatutako Kanpoko Euskal Kolektiboen Kongresuak “Diasporatu” leloa zeukan. Munduan zehar dauden euskaldunei Urkullu Lehendakariak urte amaierako gutunean azaltzen zuen bezala:
“Asmatutako hitz bat da hau, gazteleraz “diasporizar”, ingelesez “diasporize” edota “diasporiser frantsezez, kanpoaldean bizi zareten euskaldunok Euskadik mundura duen leiho bezala eta gure Komunitatearekiko betirako erlazio zubi bezala duzuen balorea azaltzen duen hitza. Euskadin bizi garen guztiok, zuen bezala Euskal Komunitate konprometitu eta aktibo bat izateak duen garrantzia ulertzea nahi dugu. Gure misioa, gure Herrialdeari eman diokegun elkar laguntza da.”
Askotan adierazi dugu, munduko txoko guztietan dauden euskaldunen presentzia, bere gizarteetan lan egiten baina halaber jatorriarekin lotuta, gure herriak eta nazioak duen aukera bakar eta bikaina dela. Aprobetxatua eta bultzatua izan behar den aukera.
Instituzioen lanarekin batera, termino horrek esan nahi duena, zer egiten ari den eta zer egingo den, eta komunitate honen irudia munduan zehar irekitzea oso garrantzitsua da.
Lehenengoa eta agian garrantzitsuena, komunitate honen indarra eta garrantzia ikustea da, bai “barruko” eta bai “kanpoko” euskaldunei. Ziur gaude, oraindik gutako inork ez duela ulertu, bost kontinenteetan zehar zabaltzen den nazioaren aukerak eta indarra ulertu. Orain dela 20 urte edo 300 urte hartu zituzten gizarteetan integratuak eta hauekin konprometituak dagoen nazioa.
Diasporaren Eguna izateak, errealitate hau hobeto ezagutzera eta nabarmentzera eramango digun ideia bikaina da. Baina bikaina izango da, egun horretatik at, beste egunetan ere euskal gizartearen kontzientzian eta gure instituzioen agendetan badagoen.
Proiektu honetan egun konkretu bat aukeratuz parte hartu nahi baduzu, egin dezakezu. Zure ustetan aukeratu beharreko eguna adierazi eta honen arraoiak. Proposamenak hurrengo helbidera bialdu behar dira: [email protected]
Proposamenak bialtzen azken eguna, abenduak 31ko 24hetan izango da. Hauek jasotakoan, ikertu eta Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak azkenean, proposamen formala egingo du, urteko egun konkretu bat “Euskal Diasporaren Eguna” bezala izendatzeko. Guk proposamen bi ditugu:
Lehenengo proposamena
Otsailak 13
Arrazoiak: Munduko lehen “Euskal Etxea” sortzen den data da. 1612ko otsailak 13 batean, gure Ama Arantzazuren euskal anaitasunaren konstituzioa sortu zen. Honen helburua, Señorio Bizkaiatik, Gipuzkoako Probintziatik, Nafarraoko Erreinutik, Arabako Probintziatik eta Mendiko kostako Herrietatik (Laredo, Kastro, Santander eta San Vicente de la Barquera) zetozen Limako erresidenteak hartzea zuen helburu.
Jaunaren eta Birjinaren aintza gehiengorako sortutako anaitasun eta kongregazioa, eta hiri hortako aipatutako lekuetako pertsona guztiak batu eta konfederatzeko, haien artean eta bere naziokoekin batera erruki eta karitate lanak egiteko helburuarekin.
Anaitasun hau, gertakizun historikoa, proiekzio handia duten beste euskal anaitasun batzuentzat eredu eta erreferentzi bezala erabili zen. Baina gainera, lau mendetan zehar baino gehiago bizirik mantendu izan da. Garai bakoitzeko errealitate sozialera moldatuz, erakunde bat bizirik mantentzeko eta erabilgarria izateko funtsezkoa. Gaur egun, Peruko Erreinuan, bere nazioko pertsonak elkartzeko nahiarekin anaitasun bat sortzea erabaki zuten euskal penintsular horien ispiritua bizirik mantentzen duten euskal ondorengoak aurki ditzakegu Perun.
Bere adina alde batera utziz, nortzuk garen ulertzeko erabilgarria zaigun anaitasuna.
“Euskaletxe” horrek amerikar lurraldean zegoen euskal nazioaren kideentzat zuen garrantzia ulertzeko, Franzisco Igartuak anaitasunari buruz idatziriko hurrengo artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu. Francisco Igartua, euskal ondorengoa den perutarra, perutar-oñatiarra zehatzago izateko, Peruko Oiga eta Caretas aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen, herrialde hartako aldizkari erreferenteak.
2.Proposamena
Maiatzak 21
Arrazoiak: Bilboko Portutik irten zen ume erbesteratuen bidaia abiatu zen eguna. 3.861 ume, Southamptonera ihesi irten ziren, frankista matxinatuen gaiztakeriatik ihes eginez. Ez zen ume errefuxiatuen lehen bidaia izan, ezta handiena, baina bai ezagunena eta euskaldunen arteko gerra zibil garek gure naziora ekarritako zorigaitzaren sinbolo bihurtu da.
Ume eta hauen zaintzaile guztiak, errefuxiatu bezala abiatu ziren. Asko, gerratearen galtzaile taldeko kide bezala bueltatu ziren beraien herrialdera, horrek esan nahi zuenarekin. Asko, hildako edo desagertutako senideekin. Beste batzuetan, denbora baterako izango zen bidaia, betirako bihurtu zen eta euskal diasporaren parte izatera sartu ziren.
Askotan gainera, sustrai gabe egin zuten. Gertatzen ari zena ulertzeko gai izan gabe, eta beraien jatorria zein den jakiteko adina izan gabe, askok familiarekin zuten loturaz gain, beraiek parte hartzen zuten gizartearekiko eta bere sustraiekiko lotura ere apurtu zuten.
Euskaldun askok, nahiz eta distantzia eta belaunaldiak , bere aberri eta jatorriarekin konexio sakona mantentzen dute. Neba-arrebak egiten gaituen “izate harrotasuna” distantzia eta ezberdintasunak alde batera utziz, gure nazio eta gizartearen aberastasunetariko bat da.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country