Itzultzailea: Leire Madariaga

Deutsche Welle  (DW), Alemaniako nazioarteko irratizabalketa zerbitzua da, eta gure blogean “oso ezaguna”, Bizkaia Talent erakundea izaten ari den bezala eta honek “euskal talentua” ehizatzeko egiten ari den periploak ere. Gaur, biek, alemaniar komunikabidea eta euskal instituzioa, gure blogean informazioa partekatzen dute.

Egia esan, erritmo honetara, Ivan Jimenez, Bizkaia Talenten Managing Director, “europar talentuen ehizarien” arteko erreferente bihurtzeko bidean dago eta ez multinazional batentzat lanean, herrialde batentzat baizik. Britaniar komunikabide ezberdinetan ikusi izan dugu erakundearen misioa azaltzen, BBC edo The Independent bezalakoak, eta baita italiar baten batean, oraingoan berriz, DWn.

Kasu honetan, 2:30 minutuko erreportaiaren arrazoia, Munichen ospatutako Be Basque Talent Conferencearen hamargarren edizioa izan da. Honetan, aeronautika, automobilgintza, ingenieritza zerbitzu eta tresna makinen sektoreetan lan egiten duten 135 profesionalekin, bere ezagutza eta esperientzian interesatuak zeuden ia 30 enpresa batu ziren.

Munichen ospatutako hamargarren Be Basque Talent Conference
Munichen ospatutako hamargarren Be Basque Talent Conference

Erreportaia oso interesgarria da, ardura edo gutxienez arraroa den zerbait erakusten du eta. Bideoarekin batera doan texto txikian azaltzen dute, erreportaia amaitzen duten ideia.

Beraien herrialdetik ihes egin zuten krisi ekonomikoagatik. Orain, espainiar gazte asko ezagutza baliagarriekin bueltatzen dira.

Esan genezake, era FINOAN hau adierazteko era izango litzatekeela: Nortzuk dira heztea hainbat kostatzen zaizkigun hauek lapurtu nahi dizkigutenak?

Egia da europan zehar lan egiten duten euskaldunek esperientzia jaso dutela, baina egia da ere, hauek hezitako euskal gizarteak profesional hauek lortu nahi dituela. Beraiei, beraien familiaei eta herrialde osoari esfortsu handia kostatu zaien hezkuntza.

Harrigarria irudi zaigu, erreportaiaren autoreak, hain garrantzitsua den elementu horri, hezkuntzari, lerro bat ere ez eskeintzeak. Gaia tratatzen duten era ikusi ondoren, lehen hitz egiten genuen sinesgogortasuna eta harridura dagoela ikus dezakegu.

Azkenik, gure gazteak “mundura irtetzeak” dituen abantailak eta alde baikorrak ahaztu gabe, gai hauei hitz egiten dugun bakoitzean dioguna errepikatu baino ez dugu: “ Gure industriak lehiakorra izatea eta hoberenak nahi baditu, gure gazteak Europar enpresek edota mundo osoko enpresek tratatzen dituzten bezala tratatzen hasi beharko dira: merezi duten errespetu eta duintasuna”.

Bizkaia Talentek, Munichen ospatutako topaketari buruz prestatutako informazioa uzten dizuegu, bideo-laburpen eta DWren informazioaren batera.

Bizkaia Talent – 20/11/2017 – Euskadi

MUNCHENEN egindako hamargarren Be Basque Talent Conferenceren erabateko arrakasta

Joan den larunbatean, Munchengo Nemetschek Negozio Zentroan egin zen Be Basque Talent Conferencerenhamargarren edizioa. Topaketa bera Bizkaia Talentek antolatu zuen, enpresak zein erakundeak Alemanian bizi diren goi-prestakuntzadun euskal profesionalekin harremanetan jartzeko. Horrela, sektore estrategikoen gaur egungo eta etorkizuneko egoera ezagutu ahal izan zuten zuzenean, baita lan-ibilbiderako aukerak ere, emigratutako profesionalek itzuli edota gure herrialdean garatutako proiektuekin lotunea izan nahi badute.

(Jarraitzen du) (Castellano) (Inglés)
—————

DW – 11/12/2017 – Alemania

Regreso al País Vasco

Abandonaron su país debido a la crisis económica. Ahora, muchos jóvenes españoles regresan con valiosos conocimientos.

(Jarraitzen du)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.