Itzultzailea: Leire Madariaga

Denbora asko pasa da Euskaltel-Euskadi gure herrialdearen izena txirrindularitzan zeramatzan urte loriatsu haietatik eta honen jarraitzaileek Pirinioak Ikurriñen kolorez betetzen zituzten urteetatik.

Kontatzen dugun bezala, ez gara oso kirolzaleak eta hori dela eta Sky Team talde britainiarrak bere twitter kontuan argitaratu duen aurkezpen bideoa ikusi dugunean harritu egin gara. Egia esan, Lehendakari Ibarretxeren kontuan ikusi dugu (@LHKibarretxe), berak partekatu du eta.

Ikusi eta gero konturatu gara, asko iraindu egin direla Ikurriña agertzen delako eta ez Espainiako Erreinuko bandera. Zer nolako gauzak, gu pozarren gaude.

Bideoak, Tour de France 2017an parte hartuko duten bederatzi kide aurkezten ditu. Britainiar, kolonbiar, alemaniar, bielorrusiak, polakar, galiar bat eta bi euskaldun. Bere izenekin, fitxa txiki batekin eta bere nazioaren banderarekin aurkeztuak dira. Euskaldunontzat, ikurriña.

Egia da taldearen webgunean, aurkezpenean bere nazioa parte den estatuaren arabera deskribatzen zailea. Baina ziur gaude, bideoa artikulua irakurriko duten pertsonen baino gehiagok ikusiko dutela..

 

anuncio-productos-basque-728x85-2