Itzultzailea: Leire Madariaga
María Luisa Incera deitzen da, eta 1937an, bere familia, etxea, lagunak, eskola…bere bizitza atzean utzi behar izan zuenean ume bat baino ez zen. Beste ia 4.000 umerekin batera Habana izeneko itsasontzi zahar batean igo behar izan zen Britainia Handirako bidean jartzeko, gerratearen hondamenditik ihes eginez. Edo, hobeto esanda, faszismoaren atzaparretatik ihes egiteko.
María Luisa Incera, gerratearen euskal umeetariko bat da. Gero eta gutxiago dira eta era berean, bere historia eta urte ikaragarri horietan (benetako berunezko urteak) bizitako zorigaitzak pixkanaka galtzen joatea gerta daiteke.
Hare gehiago, hauen historiaren parte garrantzitsu bat galdu izango litzatekeen dagoeneko, erbestearen memoria mantentzearen determinazioagatik izango ez balitz. Edota The Basque Children of ’37 Association UK (The Basque Children) egiten duten lan gogorragatik izango ez balitz. Azken honen lana, Euskaldunon (eta Britainia Handiko) Historiaren parte garrantzitsua mantendu eta berreskuratzeko egiten duten lana, ez da nahiko baloratzen eta nabarmentzen.
Orain dela egun gutxi kontatzen genien gure irakurleei, Bradfordeko Bake Museoak, Yorkshire-en “gerrateko Euskal Umeen” egonaldiari zuzendutako erakusketa eskeintzen du.
Gaurkoan museo honetara bueltatzen gara, erakusketa honetako ekitaldietan, eta The Basque Children-eko arduradunetako baten eskutik, emakume hau omendu da, Gerra Zibilaren eta Bigarren Mundu Gerraren bizirik dirauen emakumea; beste herrialde batetan bizitzarekin jarraitzeko bere aberria atzean utzi behar izan zuena, hartu zuena, euskaldunen itsasoaren, Bizkaiko Golkoaren beste aldean.
Ezin dugun gure historia ulertu, ezta gure orainaldia, bere historia eta sortzea ezagutu gabe.
Zorionak María Luisa Incera.
The Telegraph and Argus – 2016/2/29 – Britainia Handia
Spanish Civil War refugee is guest of honour at Bradford exhibition
A REFUGEE who escaped the Spanish Civil war as a child was a special guest at a Bradford museum’s exhibition on how the UK helped Basque refugees. Maria Luisa Incera escaped from Franco’s bombing of the Basques in the Spanish Civil War in 1937 and fled to England as a refugee before settling and making a life for herself.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country