Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Luis Tarrá Galleno jaunak artikulu interesgarri dokumentatu batean, Bogotako El Universal egunkarian argitaratu baita, jasotzen du nola huts egin zuen Kolonbian herri bat eraikitzeko asmoak, Gernika erraustu berritik zetozen familiei babesa emateko.

Historia horren protagonistak dira:

  • 250 euskal familia, Frantzian errefuxiatuta, euskal lur penintsularra altxatu frankisten esku erori ostean. Erbesteratu eta iheslariek, Euskal diasporaren parte bihurtuta, etorkizun berri bat eraiki nahi zuten diktaduratik urrun.
  • Gabino Seijo Zarrandikoechea, Argentinan urte asko bizi izandako euskalduna, euskal familia horientzat eta beste askorentzat lekua bilatzen ari zena, zeukaten guztia galdua baitzuten.
  • Kolonbiako agintariak, nahasturik, alde batetik nahi zuten euskal familiak iristea herrialdeko zona biztanlerik gabekoetara; zonen artean disputa zuten euskal kolonoen asentamendu horiek hartzeko; eta bestetik aurka zeuden agintari politiko erregimen faxista eta nazi europarren miresleak, begi txarrez ikusten baitzituzten ideia horien aurkari deklaratu eta biziak.

Zarrandikoecheak aurkeztutako proiektu landu modelikoak ez zuen aurrera egin arazo burokratikoengatik eta proiektuaren etsaien aurkakotasunagatik.

Ondorioa hau da, Guernicabarri, izen hori eman nahi baitzitzaion proiektuari, Simití-n, Magdalena ibaiaren ertzean, ez zen sekula gauzatu, eta Atlantikoaz bestaldean bizi berri bat nahi zuten euskaldunak Amerikako beste leku batzuetan kokatu ziren azkenean.

Magdalena ibaiaren ikuspegia Sitimi-n, Kolonbian, han zen kokatzekoa euskal erbesteratuen kolonia
Magdalena ibaiaren ikuspegia Sitimi-n, Kolonbian, han zen kokatzekoa euskal erbesteratuen kolonia

Proiektu horren porrotak eztabaida sortu zuen Kolonbian, eta horren lekukotasun bat jasotzen dugu artikulu honetan. Política de Población (LOS EXTRANJEROS EN AMERICA.LA INMIGRACION VASCA AL RIO MAGDALENA),  Luis B. Ortiz-ek argitaratua 1940anFacultad Nacional de Agronomla” aldizkari kolonbiarrean, kritikatuz bere herrialdeko agintarien ezgaitasuna, proiektu hori ongi bururatzeko.

Partekatzen dugu halaber Vasco-navarros en Antioquia (1890-1970) liburuaren pdf-a, John Alejando Ricaurte-rena, non esplikatzen den 141. orrialdetik aurrera, proiektuak oro har izan zituen gorabeherak eta Zarrandicocheak izan zituenak bereziki.

El Universal – 26/6/2015 – Colombia

Guernicabarri, la frustrada colonia vasca que quería instalarse en Simití

Por razones de rivalidad regional y la indiferencia de las autoridades departamentales, matizada de fanatismo político, se frustró hace casi ocho décadas el establecimiento de 250 familias vascas en los municipios de Simití y Santa Rosa del Sur, tras los trámites iniciados a instancias de un aviso publicado en la prensa nacional, que recogía la intención de exiliados del País Vasco español en Francia, para instalarse en Colombia, huyendo de los horrores de la Guerra Civil Española.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

—————

Luis B. Ortiz : Política de Población (LOS EXTRANJEROS EN AMERICA. – LA INMIGRACION VASCA AL RIO MAGDALENA) (1940) (PDF)

———————-

 John Alejando Ricaurte, Vasco-navarros en Antioquia (1890-1970) (PDF)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.