Denboraldi luze batean, zenbait enperadoreren armadek, enperadore horiek izanik Gaztela, Aragoa, Nafarroa (penintsulakoa), Galiziako errege,… gatazka sendoa izan zuten enperadore horien mende Herri Behereak edukitzeko. Gatazka horretan, Laurogei urteko gerra edo  Flandesko gerra ekarri baitzuen, “poner una pica en Flandes” (Flandesen pika bat jarri) terminoa jarri zen abian, oraindik ere erabilia Austriatarren etxeko erregeek beren irizpidea inposatzeko egindako ahaleginaren erakusgarri, armen bidez egin ere, lurralde haietako mendekoei.

Gatazka hartaz, bukatu baitzen Herri Behereak irten zirenean Inperio espainiarra deitzen den horren aginpidetik, gogoratu gara argazki bat ikustean, gaur goizean hartua, Anbereseko Udalean, hauek bilera egin aurretik, Andoni Ortuzar, EAJ-ko presidenteak, eta  Bart de Wever, hiri flandestar horretako alkate eta N-VA-ko presidenteak  (alderdi erreferentea da nazionalismo flandestarrean Belgikan).

Han ikusten da nola ikurriña dagoen udaletxeko fatxadan. Baina, gainera, ez dago han aldi baterako, bisitaria agurtzeko, baizik eta beti han dago, eta hori frogatu daiteke Google maps-ek eraikin horretaz ematen duen argazkian.

Euskaldunek ez daukate “ikurriña bat Flandesen jarri” beharrik, flandestarrek berek jarri baitute, eta ohorezko lekuan gainera.

Hortxe dugu beste adibide bat Herri libreen Europa batu bat, sortzearen ideia sakon erroturik dagoela, Europako Batasun guztian, Europa estatuen kluba izatearen formula zahar eta Europa-kontrakoa gainditu nahi duten mugimendu politikoen artean, eta benetako Europako Estatu Batuak sortu nahi dute, Kontinente zaharra eratzen duten errealitate nazionaletatik abiatuta eraikia.

Azken hausnarketa bat. Bitxia eta etsigarria da nola Anbereseko alkateak jar dezakeen ikurriña udaletxeko fatxadan eta Nafarroako alkateek ezin duten jarri.

Anbereseko udalaren irudia Street View  Google Maps en (2012an hartua)

 

La ikurriña ondea de forma habitual en la fachada del ayuntamiento de Amberes (Google maps 2012)
La ikurriña ondea de forma habitual en la fachada del ayuntamiento de Amberes (Google maps 2012)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2