Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Ez da lehen aldia blog honetan hitz egiten duguna Iparraldeko kirolik ezagunenaz: errugbiaz. Oso alderdi desberdinetatik egin dugu. Aipatu dugu halaber zein egoera bizi izan duten bi euskal talde nagusiek, Baiona eta Miarritze (edo alderantziz) euskal hirien ordezkari direnek.

Azken aldian eztabaida etengabeko bat dago Pirinioez gaindiko Euskaldunen Herrialdean, alderdi bien arteko bat egitea ona den ala ez. Arrazoia hau da, esaten dutenez, bi taldeen egoera ekonomikoa eta kirolekoa oso zaila dela. Arriskua dago bi taldeak desagertzeko edo “uzkurtzeko”, txiki egin arte, eta denbora askoan aldentzeko, ohiko dituzten kirol zirkuituetatik.

Fusioa bi zuzendaritzetatik bultzatzen ari dira antza eta orain falta dena da bazkideek sinistea hori dela denontzat aukerarik onena.

Ez gara gu izanen, kirol horretatik urrun bizi garenok, talde bien zaleek dituzten sentimenduetatik urrun, egoera horretarako konponbidea dugula pentsatzen dugunak. Ez dakigu hobea den norberaren identitatearen defentsa numantziarra, nahiz eta hori suizidioa izan; edo aldiz, zuzenena den talde bien indarrak batzea, hurbiltasunagatik, etengabeko deman bizi izan baitira.

Zuzendaritzek eta zaleek hartu beharreko erabakia da hori. Zalantzarik gabe erabaki horrek kirol horren etorkizuna markatuko du Iparraldean urte askoan. Zernahi delarik ere, egokia izanen da, hartzen den erabakia bakarrik baita egokia (besteak zalantzaren linboan geratzen dira).

Nolanahi ere, iruzkin honetan oinarritzat dugun artikuluaren egileek ez bezala, diogu erabaki bat nahiz bestea izango dela ezeri egindako traizioa. Zaleek eta errugbi talde euskaldunek duten konpromiso bakarra kirol horrek herrialde honetan izango duen etorkizunarekin dutena da.

Bada zerbait inportantea aipatzen dugun artikulu horretan: Euskaldun guztiak batzen gaituen ikurra, Iparralde eta Hegoaldean, bandera da, Ikurriña. Gorri, zuri eta berde.

Nolanahi ere, jakin nahi genuke zeintzuk diren arrazoi zientifiko eztabaidaezinak, testu honen egileei pentsarazten dienak identitate-eusko-frantsesa, zerbait ona dela. Ez dakit zergatik, baina bagaude baieztapen horren azpian badela ikuspegi kolonial zerbait.  Baldin eta talde bien batasuna erabakiko balitz, iraunbizitze arazoak konpontzeko, izen bat proposatzen dugu haientzat: Eskualdunak. Haren uniformearen kolorea ere proposatzen dugu, Ikurriñaren hiru koloreak.

Beharbada horrela, lehen aldiz mendeetan, euskaldunek Parisen gain garaipen bat lor dezaten. Hori bai, kirol garaipena, nahiz eta, Parisek euskaldunen gain dituen garaipenak ez diren hain… izan.

Planet Rugby – 3/6/2015 – Sudáfrica

Troubled times in the Basque Country

The Basque country – rugby’s equivalent of the Merseyside – is in turmoil with insistent rumours of a merger between the region’s two great clubs growing louder by the day. There are many red-blue rivals around the world – Liverpool-Everton and the two Manchester clubs are easy examples from football – but the rivalry between the Bayonne and Biarritz is sometimes more akin to the ‘Bloods‘ and ‘Crips‘ in Los Angeles.

(Jarraitzen du) (itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.