Itzultzailea: Eneco Bihurlary

2015eko maiatzaren 1ean, ofizialki iragarri da New York hirian Bilboko Athletic Club aren peña ofizialaren sorrera.

Sagar handian bizi diren euskaldun talde batek formalizatzea erabaki dute, denboraldi batez modu naturalean sortzen joan dena. Oraindik ez dute egoitza egonkorrik eta iragartzen joango dira topaketak non izango diren.

Topaketa horiek, esan dezagun, izan dute lehen saioa. La Sala One Nine 35W 19th St izan da aukeratu dutena, lehenbiziko aldiz Athletico de Madrid-Athletic de Bilbao neurketa ikusteko.

Esan beharrik ez dago haien jardunak isla izango duela gizarte-sareetan, non izena eman dezakezuen partaide izateko edo haien jarduerei segitzeko interesa duzuenok:

Facebook

Twitter

Garaipen asko, bazkide asko eta pozaldi asko opa dizkiegu

Peña Athletic Club New York-en ezkutua
Peña Athletic Club New York-en ezkutua
anuncio-productos-basque-728x85-2