Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Kristian Soto Redondo euskal gazte bat da, Bilbokoa, Mexikon eta AEBn bizi dena, eta laster hasiko dena Iberoamerika puntatik puntara hartuko duen dokumental bat egiteko abenturan. Lan horretaz, seguru, asko berba egingo dugu.

Baina gaur hartaz hitz egingo dugu proiektu hori dela medio. Izango da betarik. Gaur gure irakurleekin partekatu nahi dugu, prestatu duen bideoa,  zeregin bitxi bat duena.

Bilbon bere familia bisitatzeko bidaietako batean, bideo bat grabatzea erabaki zuen, AEBko eta Mexikoko bere lagunek bere hiria hobeto ezagutu zezaten. Jakina, ez da bideo turistiko bat, ezta hiri honetako gauza nagusien ikuspegi zehatza eman nahi duen dokumentua ere. Ikuspegi pertsonala da eta esan dezagun, futbolak eta bertako taldeak, Athletic-ek, leku nagusi bat dutela.

Baina bada barne diskurtso bat bideo honetan, atentzioa eman diguna. Gerta daiteke gure subkontzientea izatea, edo oso geure ikusmoldea. Guk hala ikusi dugu behinik behin.

Erreportajean urak duen presentziaz ari gara. Presentzia horrek hiru gune aipatzen ditu, funtsezkoak gaur ezagutzen dugun Bilbo ulertzeko.

Lehenbizikoa Ibaizabal itsasadarreko ura da, horren inguruan eratzen da portua eta gaur Bilbo izenez ezagutzen dugun herrigunea.

Bigarrena, Getxo eta Bakioko irudiduna, Bizkaiko golkoko ura da, horretan zehar aurrera eginda irten dute euskaldunek mundura oso antzinatik.

Bada hirugarren ur foku bat, askotan oharkabean igarotzen dena. Ur geza funtsezkoa Bilbo Metropolitarrak aurrera egiteko.  Ullibarri-Ganboako urtegia, Araban kokatua, Euskal Herriaren barrualdean eta itsasotik urrun, baina horixe izanik iturrietako bat, bilbotarrek iturria irekitzean, han  “Bilboko ura“, ospetsua, isur dadin.

Ur hori, kondairak alde batera lagata, Europako edozein kaniletan dagoen urik onenetako bat da, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa-ri esker.

Hemen duzue bideoa. Gozatu hartaz.

 

Bilbo zure oinetan / Bilbao a tus pies
anuncio-productos-basque-728x85-2