Eguneratzea (2015/4/8): ezagutzera eman dira bi taldeak, Athletic eta Club Tijuana

Azken aldian zuei kontatzen joan gara nola ari ziren eratzen kirol ekitaldi handi bat, eta hori izanen zela ikuskizun handietako bat Jaialdi 2015ean, Boisen egingo den horretan. Futbol partida bat da eta Athletic lehiatuko da Idahoko hiriburuan beste talde iparramerikar baten aurka.

Egiaz, gero eta gehiago dugu sentipena Jaialdi hori historikoa izanen dela. Bai, egia. Denak hala dira. Baina honek izanen du, ziur gaude, ekitaldirik eta ekitaldi-iragarkirik (gogora ezazue hau), oso berezi egingo dutena.

Baina azken aldian posible bezala iragartzen zen partidura itzuliz, hau esan dezagun. Jada ez da posible bat, egiazko zerbait izan daiteke. KTVBtik jasotzen dugun albistea, partidu horretan mexikar ligako oso goi mailako talde batek parte hartzeaz, egitate bat da eta guk berretsi egin dezakegu. Egun batzuen buruan konfirmatuko da talde hori.

Eta zein talderen aurka jokatuko den jakina bada (oraindik zabaldu ez bada ere), ez da zaila pentsatzea dena oso lotua dagoela. Honenbestez, antza partidua jokatu egingo da.

Beste pista bat? Ekitaldia antolatzen duen elkartearen webguneak, The Basque Soccer Friendly LLC izenekoarenak, informatzen du taldea mexikarra izango dela, eta inskribatu lehenetsi batzuen figura sortu du, abantaila berezi batzuk eskuratzeko, dena martxan dagoenean, eta “Kuadrilla“ izena eman diote. Eta lehen aldiz diru-sarrerak aipatzen dira. Esaten genuena, badirudi “haizea alde” dagoela erabat.

Eta dena oso laster argituko da. Jakinaren gainean zaudete… Beraz egon erne, Boisen egongo direnek ez dezaten gal, zalantzarik gabe festa handi bat izango dena, festa handi baten barruan.

 

KTVB – 15/3/2015 – USA

Top team from Mexico to play in Boise soccer match

A top-ranked Liga MX team from Mexico will participate in a highly anticipated soccer exhibition match in Boise this summer. In a news release Sunday, The Basque Soccer Friendly announced that the Liga MX team would play instead of a team from Major League Soccer (MLS). The group said that they were originally in negotiations with MLS teams to play in the July 29 exhibition game, but the MLS scheduled their all-star game for that same night, meaning the team’s best players would not be available.

(Sigue) (Traducción automática)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2