Urtero ospatzen dugu Aberri Eguna. Guretzat urteko egun handienetako bat da, eta bloga daukagunetik, merezi duen bezala nabarmentzen saiatzen gara. Egun honetan zer sentitzen dugun eta zer pentsatzen dugun azaldu izan dugu. Asko idatzi dugu horri buruz, eta gure mezua eta oroitzapena lehengo eta oraingo aberkideei, kanpoko eta barneko euskaldunei eskaini diegu. Hemen daude urtez urte partekatu ditugun artikuluak.

Iaz, gainera, sare sozialetan erabili izan ditugun Aberri Egunerako irudi espezifikoak prestatu genituen. Jende askok erabili zituela ikusi genuen, pozez.

Egun aproposa da, zalantzarik gabe, ikurrinek gure balkoiak eta sare sozialak bete ditzaten. Eta horretan lagundu nahi dugu. Beraz, aurten hauek erabili nahi dituzten guztiei sarbidea «erraztea» erabaki dugu.

Gure ikurrina fisikoki edo birtualki ondeatzea, Pertsona Askedun Euskal Aberri Askea nahi dugula gogoratzeko.

Gora Euzkadi Azkatuta

Hemen utziko dizkizuegu, gustuko izango dituzuelakoan eta erabiliko dituzuelakoan.

Osasuna eta Euskal Errepublika

«Izan zirelako, gara; garelako, izango dira»
Katea ez da apurtzen!


Facebook goiburuko irudia

ikurriña Aberri Eguna 2021 facebook
ikurriña Aberri Eguna 2021 facebook

Deskargatu


Twitter goiburuko irudia

ikurriña Aberri Eguna 2021 twitter
ikurriña Aberri Eguna 2021 twitter

Deskargatu


 

Whastapp profilaren irudia

ikurriña Aberri Eguna 2021 Whatsapp
ikurriña Aberri Eguna 2021 Whatsapp

Deskargatu


 

Instagram profilaren irudia

ikurriña Aberri Eguna 2021 instagram
ikurriña Aberri Eguna 2021 instagram

Deskargatu