Irlandak Europako kontinentearekin dituen itsas konexioak Erresuma Batuetatik igaro izan dira urte askotan. Bere portuek konexio azkarra eskaintzen zuten ondoko herrialdearekin eta haren bidez Kontinentearekin.

Gauzak guztiz aldatu dira urtarrilaren 1etik aurrera. Britainia Handia Europar Batasunetik atera da, non, leuntasunez esanik, inoiz ez da eroso sentitu. Hori frogatzen du hainbat hamarkadatan gozatu duen «nahierara» batasunak.

Mugak berriro altxatu dira, eta irlandarrek kontinentea eta uhartearen arteko salgai-loturak ez direla existitzen konturatu dira. Gutxienez, kamioientzako arazo burokratikorik eta ilararik gabekoak.

Horregatik, Irlandako portuak, portu kontinentalekiko loturak indartzen ari dira. Egia da bidaia luzeagoa dela, baina izapideak eta itxanaldiak ekidituko dira.

Ken Murrayk eta Michael Daventryk Europako albisteen Euronews webgunean argitaratutako informazioan (testua eta bideoa), Irlandako politika- eta portu-arduradunek egoera berria azaltzen eta erabiltzen ari diren alternatibak aurkezten dizkigute. Itsas konexio berri horietarako egokienak bezala aurkezten diren portu kontinentalak Cherburgo eta Bilbo dira.

Egia da irlandarrek arazoak izango dituztela Brexitarekin, baina haien arazoak txikiak dira, eskoziarrek jasan beharko dituztenekin alderatuta. Eskoziarrei esan zitzaien independentziaren aldeko botoa emanez gero, EBtik kanpo geratzen zirela, eta gero ikusi zuten nola ateratzen zituzten indar horrekin mehatxatu zituzten berdinek.

Gainera, interesgarria da edukia hizkuntza-edizio bakoitzean nola aldatzen den ikustea. Alemanak, adibidez, Bilbo jartzen du izenburuan.

Euronews – 1/1/2021/1/1 – Europa

Ireland to bypass post-Brexit Britain with more direct sea routes to Europe

More ferries are to sail directly from Ireland to the European mainland in a move to circumvent the traditional trade route over mainland England and Wales. The British exit from the EU means that trucks passing through Irish ports will now have to undergo unpopular, lengthy and bureaucratic checks, particularly in the areas of agriculture, food and plants.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Euronews – 2020/12/31 – Europa

Los puertos irlandeses notarán especialmente la tensión del Brexit

El puerto de Dublin es el principal punto de entrada y salida de las empresas de transporte que llevan productos desde Irlanda al continente europeo y y viceversa. La salida del Reino Unido de la UE significa que los camiones que entran en los puertos irlandeses ahora tendrán que someterse a controles prolongados y burocráticos, en particular en las esferas de la agricultura y la alimentación.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Euronews – 2021/1/1 – Europa

Umweg über Bilbao? Irische Häfen müssen umdenken

Der Hafen von Dublin ist die erste Anlaufstelle für Speditionsunternehmen, die Produkte aus oder nach Irland transportieren wollen. Doch der Austritt Großbritanniens aus der EU bedeutet, dass Lkws, die in irischen Häfen eintreffen, sich fortan langwierigen bürokratischen Kontrollen unterziehen müssen, insbesondere bei landwirtschaftlichen Produkten, Lebensmitteln und Pflanzen.

(Jarraitu)(Itzulpen automatikoa)

 


Goiburuko irudia:
More ships are run in early 2021 between Rosslare, Cherbourg and BilbaoEuronews