Rio Negro egunkari argentinarrak (beste batzuetan ere aipatu dugu) Jorge Tanosen artikulu bat argitaratu du, Argentinako lehen euskal sagardo naturalaren jaiotzaren historia kontatzen duena.

“Pink lady” sagarretik sortutako eta “Txapela” izenez botilaratua den sagardoa, Argentinako Patagonian ekoizten da, Río Negro probintziako Juliá eta Echarren kolonian, hain zuzen. Patagonia Astigarraga SAS enpresaren (Xabier Agirreren eta Ainara Otañoren jabetzakoa) eta Colonia Juliá eta Echarrenen Komertzializazio eta Eraldaketa Kooperatibaren arteko lankidetza da. Bertan, Petritegi euskal enpresarekin lankidetzan aritzeko tradizio handia zuen.

Lehen urte honetan 45.000 litro ekoiztu dituzte, eta izan duten harrerak epe laburrean ekoizpen hori bikoiztu ahal izango duela pentsarazi du.

 

Rio Negro – 2020/2/9 – Argentina

La primera sidra vasca de Argentina se hace en Río Colorado

Atrás quedó el tiempo en que la sidra sólo se consumía durante las fiestas de fin de año, o en eventos especiales. Hoy, a las sidras naturales se las disfrutan en nuevas situaciones de consumo y ganan adeptos en su versión tirada. En Río Colorado ya se produce la primera sidra vasca natural “Txapela” de la Argentina, con receta ancestral, y con identidad propia ya que se realiza sin agua, ni azúcar, ni gas, donde su materia prima es enteramente la manzana de Río Negro.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)