Itzultzailea: Leire Madariaga
Davoseko Foro bezala ezaguna den Nazioarteko Foro Ekonomikoaren historia, arrakasta bikaina izandako proiektu baten historia da. Honen arrazoia, bere topaketak nazioarteko mailan ekonomian eta gizartean zentratzeaz gain, nazioarteko ekonomia aktore garrantzitsuenak leku baten biltzeagatik da: enpresari, politikoak eta giza-erakundeak.
Honi buruz gehiago jakin nahi dutenentzat, Diego Herrazen artikulua irakurtzera animatzen dizuegu, hau Público aldizkarian agertu zen «Guía para entender Davos, la piedra filosofal de la globalización» izenebupean.
Orain dela sei edizio, gertakizun global honen artean gertatzen den guztiaren hausnarketari buruz dagoen informazioaren artean, Global Talent Competitiveness Index Report (GTCI) argitaratzen da. Honetan, talentuaren bilketan estatuen artean dagoen konpetentzia hausnartzen da eta lanaren etorkizuna. Bistakoa denez, euskaldunak estatu gabeko nazioa izatean, ez da agertu gizarte baten garapen ekonomiko eta giza garapenean estatuen posizio erlatiboa eragiten dituzten aspektuak adierazten dituen hausnarketa honetan.
«Gauza» interesgarri jartzen da orain dela hiru ediziotik hiriak hausnartzen hasi zirenean. Eta hare interesgarriago, edizio honetan, Bilbo, hausnartutako eta ikertutako 114 hirien artean agertu denean.
Kausa hauetan esaten den bezala, zerrendan agertzea jadanik arrakasta da. Baina hare gehiago, euskal hiri honek zerrenda honetako 44 postua duela ikustean. Postu honetan, orain dela homeiga hamar urte ez genuen imajinatuko zerrenda honetan inguraturik dagoen metropoli handi hauekin leihatzeko aukerarik izango zukeela.
Gure ustetan, Bilbok ranking honetan sartu izanak gogoeta bat merezi du:
Lehena, eta guretzat garrantzitsua, nahiz eta hiri bezala Bilbo agertu, errealitatean euskal gizartea bere osotasunean aztertzen da. Bilbo ez da bere ingurunetik kanpo dagoen entitate bat, eta era berean ez du bere «leihakideek» duten biztanleri pisu berdina. Egia esan, gure ustetan, postu hau euskal gizarte osoari dagokio. Adibidez, zerrenda honetan postu bat gorago dagoen hiria, Houston, 2.4 milioi pertsonako biztanleria du.
Bilbo 44 postu honetan jarri izandako bertute eta arazoak, gure nazioaren osotasunaren bertute eta akatsak dira. Eta zerrenda honetan lortutako postuak, edo hare gehiago, honetan izatearen antzematea gure nazioaren osotasunerako da.
Bigarrena, azken hamarkadan egindakoaren balioa da. Euskal instituzioek konpetentzi garrantzitsuak bereganatzean (hezkuntza, osasuna, azpiegitura edo ogasuna), Herrialdea galerak izaten zituen garaian egin zuen. Askoren ustetan, gure ekonomiaren egoerarekin, bizi genuen gizarte krisiarekin, terrorismoarekin eta prozesu hau hasi genuenean bizi genuen azpiegitura gabezia dela eta, hau porrota izango zen. 35 urte geroago, gure gizartea bere arrakasta eta errekuperazio gaitasunagatik ikerketen objektua da.
Hirugarrena, zerrendan egotea ez da kasualitate edota loteriaren eragina. Hausnarketak, hirien errealitate soziala ikertzen du, baina honen barruan begibistakoa denez, elementu garrantzitsuenetako bat, honek talentua erakartzeko egiten duen esfortsua eta duen gaitasuna da. Honetarako, baldintza objektibo onak izateaz gain, gurekin interesatuta egon daitezkeen profesionalentzat egoera bikain hau ezaguna eta erakargarria izatera lagunduko duten politika publiko-pribatuak behar dira.
Parte hau, urteetan zehar talentua biltzeko atalean egindako lan guztiaren eragina da. Gazteek unibertsitate mailako hezkuntza bikaina duten (Europako altuenetako bat) gizarte honek bere aberastasunaren parte garrantzitsu bat galtzen zuenaren lekuko izan gara, krisi urteetan zehar gure benetako aberastasuna. Profesional onak prestatzen genituen, haietan inbertitzen genuen, gero kanpora joateko. Herrialdea asko eragiten ari zen pertsona, talentu eta inbertsio galera.
Aurrerago ere hainbat alditan aipatu izan dugun Bizkaia Talent bezalako proiektua, prozesu hau lehengoratzen hasteko beharrezkoak izan dira. Eta bildu izan ditugun hainbat artikuluetan ikus dezakegun bezala, nazioarte mailan «arrakasta kasua» izan da.
Kasu hauetan esaten dugun bezala, arrakasta honengatik zoriondu behar gara, baina aurrera jotzen jarraitzeko «erregai» bezala erabili behar dugu. Autokonplazentzi eta lasaitasuna alde batera utzi. Oraindik ere eginbehar asko dugu. «Leku berean egoteko» beharrezkoa bada, aurrera joateko atleta ona izan behar dela imajinatzen dugu.
Baina bereziki, gure enpresa eta instituzioei, gure gazteak mundura irtetzen direla (ona dena), baina gero bueltatzen kostatzen zaiela (arduratzekoa dena) gogorazi behar diegu, honen arrazoia gehien bat, hemen aurki dezakegun lan baldintzak eta soldatak dira. Hau aldatu egin behar da, edo hobe esanda, aldatua egon beharko zen dagoeneko.
Baina orain, zorion gaitezen guztiok gure gizarteak egindako lanagatik.
Global Talent Competitiveness Index Report (GTCI) egindako txostena uzten dizuegu web bertsioan eta PDF bertsioan, eta baita lanaren aurkezpen bideoa, non 21:20 minututik 21:40 minutura doazen segunduetan, bertaratutakoen hirien delegazio guztien artean entitate bat aipatzen da bereziki, Bizkaia Talenta, era berritzaile batean urteetan zehar lan egin duen entitate bezala, Bilbo ordezkatzen. 20 segundu gutxi dela pentsa dezakegu, baina gure telebistako berrietan lortzea zaila bada, imajinatu aurkezten eta foro honetan lortzea zein zaila izan daitekeen.
World Economic Forum – 2019/1 – Suitza
Global Talent Competitiveness Index Report (GTCI)
The Global Talent Competitiveness Index (GTCI) continues to gain visibility around the world, and today has firmly established itself as a global benchmark for issues related to talent competitiveness and the future of work. Now in its sixth year, this 2019 edition of the GTCI addresses the topic of Entrepreneurial Talent and Global Competitiveness and attempts to identify the ways in which large and small firms, nations, and cities can foster entrepreneurial talent in the era of digital transformation.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Txostenaren aurkezpen bideoa (Bilbo ) hemen
Bilbo eta Bizkaia Talent aipatzen ditu, 21:20 minututik 21:40 minutura doazen 20 segundutan
Aipameanren itzulpena:
«Hiriak ere, talentuzko politikak sortzerakoan, azkarragoak, biziagoak eta berriztatzaileagoak dira. Gaurkoan, hiri ezberdinen ordezkariak ditugu – Bilboko delegazioa agurtzen dut. Espainian, Bilbok talentu agentzia bat izan du urteetan zehar, Bizkaia Talent, eta behin eta berriz baliabideak partekatu eta moduak berriztatu dituzte, eta gainera, era arrakastatsuan».
Web del Wold Economic Forum 2019 hemen
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country