Itzultzailea: Leire Madariaga

Atzo, New York Times egunkarian, unkitu gaituen artikulua argitaratu da. Aberriarekiko, Demokraziarekiko eta Askatasunarekiko konpromesua mantenduz, orain dela aste batzuk ehun urte bete zituen abertzale bikain bati, Jose Moreno gudariari eginiko erreportai-elkarrizketa.

Raphael Minder, blog honetako ezagun eta lagun zaharrak sinaturiko artikulu honetan, miresten dugun gudari honek, bere bizitzako profila kontatzen die iparramerikako egunkari honen irakurleei.

Gudaria izan zen, Euzkadi Ejertzituko soldadua, eta izendapen hori, «Gudari», Euzkadiko Gobernuak eman zion ofizialki.

Orain, bere historia eta ideiak munduko ospe handiena duen egunkarietako batean argitaratzen da. Diktadura kriminal eta hiltzaile baten garai zailean bizi izan zen eta urte haietan hitz egin ezin izan zuenez, hau beste konpentsazio moduko bat da.

Gure nazioaren memoria biziaren parte da, eta orain dela ia urte bat, Askatasuna, Demokrazia eta bere Aberria defendatzeko erabakia hartu zuenetik, eredu eta adibide izan da guztiontzat.

Matxinatuek sorturiko gerra horri, gartzela eta kontzentrazio-esparru horiei biziraun ezin izan zuten hamar milaka euskal abertzale horien ahotsa da. Erbesteratu behar izan zuten hamar milaka euskaldunen ahotsa da, edo Franco gaizkilearen diktadura urte beltz horietan zehar hil zirenena.

Baina bi gauza botatzen ditugu faltan artikulu honetan:

Bat, Jose Morenok Euzkadiko Ejertzituan egin zuen lan, Lehendakari Agirreren mandatupean. Matxinatuen kontra borrokatu zuen eta Askatasunaren babeserako, baina gure aberriaren askatasuna lortzeko borrokatu zuen ere, eta euskaldunen lehen presidente izandakoaren mandatupean egin zuen. Jose Moreno bereziki, euskal abertzalea da.

Faltan bota izan dugun beste gauza bat, mapan nabarmenduta agertzen den gure herrialdeko zatiaren izendapen egokia da. Hori ez da «Euskal Herria», «Euskal Autonomi Erkidegoa» baizik. Euskal Herria hori, eta hare gehiago da. Hala ere, kanpotik izendapen egokiak erabiltzea oso zaila dela ulertzen dugu, gure komunikabideek eta baita gure politikoek egiten ez dutenean.

Hala ere, Jose Moreno, bera parte den heroi belaunaldi hari zuzenean lotzen ditun pertsonetariko bat New York Times bezalako egunkari batean agertzea, eta gainera, bera den bezala, bizi guztia Askatasunari konprometitutako pertsona bezala, «justizi poetikoa»-ren adibide da. Batzuetan behintzat, askatasunarekiko konpromesua eta borondatea antzematen da eta hauxe, honen adibide argia da.

Honen mendeurrena gogoratzen genuen artikuluan adierazten genuen bezala, guk hemetik, gure mirespena trasmititu nahi diogu, eta era berean, berak eta bere kideek argi eta garbi markaturiko bidetik irtengo ez garen  konpromesua.

 

Zorionak, eta Eskerrik asko!!!

Agur eta Ohore Euzko Gudariari

Osasuna eta Euskal Errepublika!!!

 

New York Times – 25/1/2019 – USA

When José Moreno, a Basque soldier, was captured in 1937 during the Spanish Civil War, he was sentenced to death by one of the commanders in the army of Gen. Francisco Franco, the eventual winner of the conflict. For reasons he says he never understood, he was spared that fate. He celebrated his 100th birthday in November.

(Jarraitu)
Google Itzultzailea. New York Times-ek ez du Google-en itzultzaile automatikoa onartzen. Testua ebaki eta itzultzailearen orrialdean itsastea beharrezkoa da.

 

anuncio-productos-basque-728x85-2