Itzultzailea: Leire Madariaga

Ezagutzen eta jarraitzen gaituztenontzat ez da harrigarria izango gure ardura handiena munduan zehar, euskaldunen eta gure nazioaren «irudi hoberena» zabaltzea dela.

Hori dela eta idazten dugu «etxean» Bertsolaritzari buruz idatzitako bideo honi buruz. Dagoeneko bildu izan ditugu gai honi buruz munduko txoko ezberdinetan argitaratutako artikuluak. Hauetariko bat bereziki gustokoak, Amanda Gonserrek idatzitakoa adibidez. Baina oraingoan Euskaditik idatzitakoari buruz ari gara eta poztasun handia eman digu honen planteamenduak.

Herri moduan altxor handia dugu, kultura bakar eta harrigarri baten eramaileak gara. Guztiak dira, bai, eta ez dago besteak baino garrantzitsuagoa den kultura bat, edota besteek dituzten eskubide gehiago dituen kulturarik. Behin eta berriro errepikatu dugu eta ez dugu iritziz aldatuko.

Baina euskaldunen eta bere kulturaren kasuan, aparteko egiten dion zerbait berezia dago: biziraupenerako gaitasuna, bere erresilentzia, komunitateak, heltzen dagoena albo batera utzi gabe bere sustraiak mantentzeko «egoskorkeria».

Orain dela 150 urte, Europa eta mundua bere historian bizi izandako eraldaketa sakonenaren hasieran zegoela, nazioak eta kulturak «aukeraketa naturala»ren arabera zeuden izate biziak zirelaren ideia zabaldu zen. «Darwinismo sozialak» kultura indartsu eta hobeto araldatuen aurrean, beste kultura batzuk desagertu behar zirela ondo zegoela uste zuen.

Eta desagertzera kondenatua zegoen bat, euskalduna zen. «Etsipen maitekor» jarrera batetik esaten ziguten, blogean jasotako Élisée Reclus kasuan bezala. Beste kasu batzuetan, Friedrich Engels-en kasuan bezala, iritzia ikaragarria eta lotsagarria zen:

«Europan zehar herrialde guztiek dute historiako momentu batean menderatu izandako herri edo biztanle baten hondakinak. Historiaren garapenak birrindutako herri iraizkin hauek, behin eta berriz bihurtzen dira hauen desagerpen edo desnazionalizaziorarte, kontrairaultzaren fanatiko. Are gehiago, hauen izatea, historia iraultzailearen kontrako kexa da.

Eskozian gaelikoak, Estuardoen laguntza 1640tik 1745ra.
Frantzian bretoiarrak, Borboien laguntza 1792tik 1800ra.
Espainian euskaldunak, Don Carlosen laguntza bereziki.
Hurrengo munduko gerrak ez ditu dinastia edo maila atzerakoiak Lurretik desagertaraziko, baizik eta herri atzerakoi osoak desagertataziko ditu. Eta hau, aurrerapen bat da.»

Zorionez, guztiak erratzen dira, gutxienez euskaldunekin. Ez gara, ezta «herri baten hondakin», eta ez gara desagertu. Gure kultura bizirik jarraitzen du. Gure hizkuntza inoiz baino pertsona kopuru gehiagorengatik mintzatua da. Eta aukeraz beteriko mundu aldakor eta zail honetan, euskaldunok eta gure kulturak, tarte bat izaten jarraitzen du.

Gizarte bezala dugun eginbeharretako bat, munduak gu garenari buruzko ideia argi eta hoberena izatea da. Gure erralitatea ezaguna eta errespetatua izan dadin borrokatu behar dugu. Etorkizunean izaten jarraitzeko oso garrantzitsua da hau. Beste batzuek denboran zehar zabaldu izan duten gure nazioari buruzko irudi edo ideia desegokia orekatu behar dugu.

Laburbilduz, ahots propioa izan behar dugu eta asko, indartsu eta era argian erabili behar dugu, gu entzuteko eta gu ezagutzeko. Eta hau, politika handizalearekin bakarrik lor daiteke: garrantzitsua da besteek gu nor garen ezagutzea.

Hori dela eta erabaki dugu, Laboral Kutxa, Etxeparen Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiaren ekimena.

Askotan euskaldunek duten lan egiteko era; «barrurantz» eta «bakartze» moduaren kontra egitea garrantzitsua iruditzen zaigu. Gu garena argi eta garbi zabaltzea, orain egin behar dugun zerbait da eta honetarako erbailgarriak diren tresnak erabili behar ditugu.

Lagun dezagun munduak ezagutu daigun; sor ditzagun munduak gure funtsa deskubritzeko tresnak; ikuspuntu eta helburu global batekin «pentsa» eta «jardun» dezagun.

Bertsolaritzari buruzko bideo hau, bide egokiaren adibide bikaina iruditzen zaigu.

Ideia honen bultzatzaileei zerbait proposatu nahi diegu. Lau edo bost minutuko «betearazteko laburpen» bat egitea posible izango litzateke? Guztiok korrika eta presaka gabiltzan mundu honetan, ezaugarri hauek dituen dokumentua oso erabillgarria da eta gure ustez, oso eraginkorra ere.

Oharra: Bideoa ingelesez grabatua dago, eta euskara, gaztelera eta frantzes azpitituluak ditu (konfigurazio «gurpila»ren barruan, bideoaren eskuma aldean aukera dezakezu azpitituluen hizkuntza).

Instituto Etxepare – 2018/12/4 – Euskadi

BERTSOLARITZA NAZIOARTEAN ZABALTZEKO DOKUMENTALA

What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez gauzatu den 20 minutuko ikus-entzunezkoaren izenburua da. Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburu argiarekin, Etxepare Euskal Institutuaren, Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Laboral Kutxaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan da dokumental hau. Gaur bertan izango da estreinaldia, Tabakalera eraikineko Z aretoan, 18:30ean.

(Jarraitu) (Ingelesa) (Gaztelera)


Ikus-entzunezkoaren Aurkezpena «What is bertsolaritza?»