Itzultzailea: Leire Madariaga

1948ko azaroak 8an,  Francisco «Paco» Igartua Rovira (1923–2004) euskal-perutar kazetari gazteak sorturiko «Oiga!» aldizkariaren lehen alea argitaratzen zen. Nahiz eta orain dela denbora desagertu izan, herrialde hartako kazetaritza hoberenaren erreferentetzat hartzen da gaur egun; eta gainera, Peruko euskaldun honen konpromesu, hil edo biziko indarra eta bulu-belarri aritu izana adierazten du, non Perunganako maitasuna, Euskadiganako maitasuna eta kazeraritzarenganako pasioa elkarbizi ziren.

70 años de la Revista Oiga
Oiga aldizkariaren 70 urteak

Aldizkariaren lehen alea irten zenean, Igartuak 25 urte zituen, eta 5 urte zeramatzan profesio-bokazio horretan lan egiten, eta 1944ean, gobernuari egindako kritikak zirela eta kartzela ere bisitatu izan zuen jada. Aldizkariak berak, bere lehen etapan bizi suntsikorra izan zuen, Manuel A. Odría jeneralaren dikadurari aurre egiteko sortua izan zen eta. Hori dela eta, honen sortzailea kartzelan amaitu zuen eta aste gutxitara itxia izan zen, 4. alea irten bezain pronto.

Paco Igartuaren eta Oiga aldizkariaren bizitza, bere ahotsa entzunaraztera tematua dagoen «arrazazko» kazetari batek duen gaitasun eta bultzadaren adibide dira. Bere printzipioeki konprometituta dagoen norbaiten bizitza, nahiz eta erratuta egon.

Kartzelatik irte eta diktadura odriistagatik itxia zegoen Oiga! aldizkariarekin, 1950ean, Doris Gibsonekin elkartu zen Caretas aldizkaria sortzeko, non 12 urtez kazetari-zuzendari bezala lan egin zuen. Argitalpen hau gaur egun ere hegoamerikako herrialde hartako kioskoetan aurki dezakezue.

Caretas sortu eta bi urtetara, Manuel A. Odría jeneralaren diktadurak, Panamara erbesteratzen du, baina kazetaria ezkutuan bueltatzen da Limara eta….El Comercio! egunkariaren erredakzioan babesten da. Egunkari honen erredakzioa babesleku izatea proposatzen eta lortzen du eta azkenean, bere kanporatzea deuseztatzea lortzen du. Honek, gizon honen izaera indartsuaren ideia bat ematen du.

1962an, «Oiga» proiektua berreskuratzea erabakitzen du eta gobernuen, demokratikoak edo ez, kritika eta ikuskatze jarrera mantendu zuen etapa sailak hasten ditu. Jarrera honek berriz ere erbestera eraman zion, oraingoan Mexikora.

Egiaren bilatzaile bat eta era zintzo batean informatzeko konprometitua egoteak, ondorio gogorrak izaten ditu normalean. Igartuaren kasuan, hauek kartzela edo erbestea, itotze ekonomikoa, edota «Oiga» markaren jabetzaren galera izan ziren. Honen azken urteak zailak izan ziren eta lagun talde txiki baten babesa baino ez zuen izan, beste askok, momentu hartan herrialdea zuzentzen zuen politikaren botereari aurre ez egiteko asmoarekin, alde batera utzi zutelako.

Portada del libro Ezkioga
Ezkioga liburuaren azala

Urte batzuk beranduago, Paco Igartua hilda, Bazán Familiak, urte zail horietan lagundu ziotenak, “Oiga” markaren kontrola berreskuratu zuen, honen sortzailearen izena eta lana aldarrikatzeko.

Honen ondorioz, 2013an, Artola Aitak idatziriko Ezkioga liburua aurkeztu zen Durangoko Azokan. Perun argitaratutako liburua izan zen, Oiga Kazetari-editorialak egina, Limako San Martin de Porres Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Limako Arantzazuko gure Amaren Anaidiaren eta Txileko Euzko Etxearen babespean. Paco Igartuaren memoria gogorarazi da eta Peru eta Euskadiko euskaldunak batu dira.

Paco Igartua con "Bobby Kennedy"
Paco Igartua “Bobby Kennedy”-rekin

Amerika eta Europako XX.mendeko historiaren pertsonai garrantzitsuenak ezagutzera eraman zion bizitza handia izan zuen. Bere ideietara fidel eta konprometitutako gizona izan zen, pertsona bati buruz esan daitekeen gauzetariko bi. Eta, honetaz gain, bere «izatean», bere herrialdeko kazetaritza eredua izatera heldu da eta kalitatezko kazetaritza konprometituaren erreferente bihurtu den argitalpena sortu izan du.

Euskaldunenganako eta euskalduna denarenganako bere konpromesua

Paco Igartua, Perun jaioa, bere euskal sustraiez jakitun izan zen eta bere jatorrizko aberriarekin zein euskaldunek Perun ezarritako ondoriostasunarekin lotura sakona eta indartsua mantendu zuen. Konkretuko Limako Arantzazuko gure Amaren Anaidiaren oinordetza historikoarekin, eta XX.mendearen hasieratik perutar oihan amazoniarreko indigenetik konprometitu ziren Aita Pasiotar euskaldunen giza eta solidariar oinordetzarekin. Gainera, Limako Arantzazu Euzko Etxearen sortzailea izan zen.

Jatorrizko bere lurraldearekin berriz elkartzea, bere Herrialdearekin erlazionatzera eta maiztasunez bisitatzera eraman ziona. Bere lagunen artean, Oñatin jaiotako euskaltzale, enpresari eta euskal kulturaren mezenasa, Juan Celaya zen berezienetako bat. Adinkideak eta nahiz eta hauen jatorrien distantzia handia izan, interesek eta jauginek asko batzen zien.

Paco Igartua y el Lehendakari Ardanza. Congreso Mundial de Colectividades Vascas: (1995)
Paco Igartua eta Ardanza Lehendakaria. Euskal Taldeen Nazioarteko Kongresua: (1995)

Munduan zehar daude euskal komunitate eta euskal instituzioen arteko erlazio barreiatuan izandako eragina baloratzea zaila da. Baina Josu Legaretak, 2010ean, urte berean eta kazetaria gogorarazteko lana den argitaratutako «Francisco Igartua, Oiga y una pasión Quijotesca» liburua eta gero honi idatziriko gutun batean idatziriko hitzek balio dezakete,

 

 

Gutun berean Legarretak adierazten duen bezala, Euskal Taldeen Nazioarteko Kongresuko lehen bi ekitaldietara, Lehendakariak berak gonbidetatua joan zen. Hauetan ekarpen garrantzitsuak egin zituen eta kongresu horietako akten arduraduna izan zen.

Declaración preliminar del primer Congreso Mundial de Colectividades Vascas (1999) presentado por Paco Igartua
Paco Igartuak aurkeztutako Euskal Taldeen Nazioarteko Taldeen Kongresuaren lehen atariko adierazpena (1999)

Josemari Vélez de Mendizabalek egindako elkarrizketa zabala dago eta guk askotan gomendatzen dugun Euskonewsen argitaratua izan zen. Honetan, diasporako beste euskaldun askok bezala, bere jatorrizko lurraldera sakonki lotua izatera lagunduko zion bere euskalduntasuna deskubrito zuen perutar honen irudia ezagutzera lagunduko digu.

Gainera, Euskal Taldeen Nazioarteko Kongresu ezberdinekin datan bat zetozen bake prozesuetan lagunduko zuketeen adierazpenak idatzi zituen. Ezin izan zuen Euskadin bakea ikusi, baina zalantza gabe bere harri-koskorra ekarri zuen honen lorpenerako.

“Euskal konfliktoa” ulertzeko zuen gaitasun handia, 2002an eginiko elkarrizketako parrafo batetan biltzen da:

“ETA gabe, Euskal Herria espainiar atake ezberdinei aurre egiteko gai izango litzateke, eta gure herrialdearen eskubideak onartuak izango litezke mundu osoan. Baina ETArekin, munduaren iritzia gure kontran dago. ETAren kideak bere biolentziaren biktimak direla uste dut. Eta hori oso larria da, irteera gabeko zirkulu batetan aurki gintezkeelako.”

Gizon honetan zera nabarmentzen da: jaiotzako Aberriarekiko konpromesua; jatorrizko Aberriarekiko konpromesua; Peruko euskaldunen historia eta errealitatearen zabalketarekiko konpromesua; kazetaritzarekiko konpromesua; eta bere printzipioekiko konpromesua.

Paco Igartua Roviraren irudia, oñatiar-perutar kazetaria, gure Nazioaren eta Peruko historiaren irudi handia da. Ez dakigu nola izango del andeetako herrialdean, baina euskaldunok, gure gizartean ekarpen handiak egin dituzten pertsonai guztiak ahaztera jotzen dugu behin eta berriz.

Gure kasuan eta ahal dugun heinean, pertsonai hauen profilak biltzen ditugu. Oiga aldizkariaren lehen zenbakiaren argitalpenaren urteurrenak animatu gaitu, pertsonai bikain honen profila gogoraraztera.


Laguntzaile:

logo oiga grande solo

Last Updated on Mai 25, 2022 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.