Itzultzailea: Leire Madariaga

Paul Almeida, pasa den abuztutik, Georgetown University McDonough School of Business-eko dekanoa da. EEBBetako Unibertsitate jesuita, eta hori dela eta katolikorik zaharrena.

Paul Almeida, urriaren amaieran Financial Times egunkarian artikulu bat idazten zuen, non Jesuiten funtzionamenduaren egitura eta printzipioak, Loiolako Iñigoren lana, edozein nazioarteko enpresarentzat  eredu baliagarri eta eguneratu bezala azaltzen zuen.

Artikuluan, oso interesgarrian esan behar, Jesus Konpainiaren barne funtzionamendua azaltzen du, “arrakasta kasua” bihurtu dutenen lana. Textuan euskaldun, santu eta jesuita bi aipatzen ditu: Ignazio Loiolakoa eta San Frantzisko Javier. Miguel de Unamunok esan zuen bezala, <<euskal herriaren gertaera arrakastatsuena Jesusen Konpainia eta Txileko Errepublika dira>>.

Adierazgarria da, textuan, ez bata eta ez besteari ez diétela euskaldun bezala adierazten, eta Konpainiaren ispirituan “euskaldun izatearen” asko dago. Zuzendari maila eta “noble” izatea nabarmentzen du. Egia esan, Ignazio Loiolakoaren familia noblea zen eta oso zabaldua zegoen.

Ez gara Management gaietan adituak, gainerko adierazpenak baino ez dakizkigu. Baina jesuitek mendeetan zehar erabilitako enpresa-kudeaketa teknikaren aspektu garrantzitsuak aipatu baino ez egiteak harrigarria iruditu zaigu.

Bere misiolari papera, Erromako Eleiza Katolikoaren printzipioak eta doktrina zabaltzea, munduko txoko guztietara heldu izan da. Hezitzaile rola hartuz, hezkuntza instituzioak sortuz, non “ahal dutenez” gain, “balio dutenek” ikasten duten.

Baina guzti hori egin dute, eta hori aipatzearen falta somatu izan dugu. Misio Jesuitetatik, Askatasunaren Teologian papel garrantzitsua izan arte.

Antzinako apunteak irakurriz, hau gogoratu izan dugu:

Management-a proiektu berdinean parte hartzen duten pertsonen integrazioarekin konprometitua dago, eta horregatik dago hain barneratua kulturan. Guzti honek esan nahi du, gizarte baten probarik oinarrizkoenak, bere tradizio, historia eta kulturaren elementuak bilatzea eta identifikatzea dela, Management hori eraikitzeko.

Hori dela eta, eta aurrerago aipatu dugun bezala, Jesuitak ulertzeko, ezin dugu sortzailearen euskal jatorria ahaztu behar. Era berean, ezin da alde batera utzi, II Kontzilio Batikanoak aitasantutzat jarritako printzipioen jarraipen fidelean, Jesusen Konpainiaren Prepositu Generalean, aita Pedro Arrupek, 1974ean, Jesuitek zera adierazi zuten:

Jainkoaren sinesmena, gizakiak dituen ijustizi guztien aurkako borroka nekaezinarekin doa halaber.

Planeta osoan zehar, pobreekin zuten konpromezua indartzera eraman ziotena.

Era berean biltzen dugu, Ivan Bofarullek eginiko ekarpena, Financial TImesen ere bildua, Jesuitan ikertzaileen rola nabarmentzen duena, ingurumen berriak ezagutu eta hauetara moldatzearen beharra nabarmenduz. Gutun honen autoreak ikertzaile Jesuita batzuk aipatzen ditu. Guk, Jose de Anchieta sartzen dugu zerrenda honetan, Aita Anchieta, Sao Pauloren fundatzailea, Loiolako Ignazioren senitartekoa eta Brasilgo historiako parte garrantzitsua. Kasualitatez, indioen, eta bere kultura eta hizkuntzaren defentzaile izan zena.

Financial Times – 15/10/2017 – USA

Why a 16th-century saint is a model of modern management

When Pope Francis assumed the papacy in 2013, there were cheers from many around the world. Francis was the first pope from the Americas and the first Jesuit. While his appointment focused new attention on the Jesuit Order, the Society of Jesus has been around since 1540, when it was founded by St Ignatius Loyola.

(Jarraitzen du)


Financial Times – 27/10/2017 – USA

Jesuit explorers adopted a learn-it-all mindset

When Pope Francis assumed the papacy in 2013, there were cheers from many around the world. Francis was the first pope from the Americas and the first Jesuit. While his appointment focused new attention on the Jesuit Order, the Society of Jesus has been around since 1540, when it was founded by St Ignatius Loyola.

(Jarraitzen du)
Google Itzultzailea. FInancial Times-ek ez du Google-en itzultzaile automatikoa onartzen. Textua ebaki eta itzultzailearen webgunean itsatsi behar du.

 

anuncio-productos-basque-728x85-2