Itzultzailea: Leire Madariaga

2017/11/11, Bizkaia Talentek topaketa handi bat antolatzen du. Munduan zehar dauden euskal profesionalak eta bertoko euskal enpresak hilabeteen zehar harremanetan jartzeko lanaren goren-unea da. Euskal talentua aberriratzea helburutzat duen profesionalak, enpresak, eta komunikabideen interesa pizten ari den proiektua da askotan adierazi dugun bezala.

Aurton, topaketa hau Munichen emango da, eta orain arte egindako topaketen artean garrantzitsuena eta handiena izango da. Atzerrian dauden ia 200 euskal profesional eta euskal enpresen 40 ordezkari baino gehiago elkartuko diren jardunaldi honetan, enpresa eta profesionalen artean 600 topaketa egingo dira gutxi gora behera, eta hauetatik, ziur gaude kanpoan aurkitzen diren euskaldunak “etxera bueltatzeko” akordioak irtengo direla.

Gizarte bezala honi buruz pentsa beharra daukagu. Nola da posible gure herrialdean hezitu diren profesionalak, “etxean” egoera oneko lanposturik ez aurkitzea eta atzerrira joan behar izatea, non egoera onak eta ibilbide profesional on bat izateko aukera eskeintzen dioten; eta gero gure enpresak ditugu, prestatutako profesionalak aurkitzeko gai ez direla eta hauek “berreskuratzeko” kanpora joan behar izateak.

Gai honi buruzko aurreragoko artikulu batetan adierazten genuen bezala, “Gure industriak konpetitiboa izan eta hoberenak izan nahi baditu, gure gazteak Europar enpresek tratatzen dituen bezala tratatzen hasi beharko dute: merezi duten errespetu eta duintasunarekin”.

Ondo dago gure profesionalak mundura irtetzea eta ezagutzea, konparatzea, ikastea eta esperientziak eta ezagutzak trukatzea. Baina beharrezkoa da, gero “etxera” bueltatzea.

Hurrengo astean, jardunaldi honen informazioa emango dizuegu. Guri asko interesatzen eta arduratzen digun zerbaiti buruz delako: gure “lehengaia”, herrialde bezala dugun aberastasun garrantzitsuena pertsonak dira eta prestatuenak daudenak galtzerik ez dugu.

Bizkaia Talent – 2017 – Euskadi

Atzera-kontaketa hasi da aurton Munchenen egingo den Be Basque Talent Conferenceren hamargarren ediziorako

Euskal talentua gero eta hedatuago dago munduan. Hori dela eta, Bizkaia Talentek egiten duen lana funtsezkoa da harremanetarako zein lankidetzarako sareak eratzeko eta sustatzeko, oso lagungarriak direlako Euskadin bertan proiektu eta ekimen handiak garatzeko orduan.

(Jarraitzen du) (Castellano) (English)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2