Itzultzailea: Leire Madariaga

Dagoeneko, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Talentek, gure lurraldetik kanpo dauden euskaldun kualifikatuak eta enpresa ezberdinak kontaktuan jartzeko hasitako mugimenduari buruz hitz egin dugu. Mugimendu honen helburua, euskal Gizarteak prestatutako talentudun gazteak berreskuratzea da.

Bere mezua munduan zehar dauden komunikabideetan eskeintzeko gai izan dira, BBC bezalako komunikabideetan eta Dublinen euskal profesionalen topaketa antolatu dute.

Dublineko topaketa aipatzen genuen artikuluan, “gai” honi guk dugun iritzia adierazten genuen. Alde batetik gazte hauek lan aukera kanpoan bilatzera eraman dituzten arrazoiak aztertuz eta beste alde batetik gazte hauek bueltatzeko ezaugarriak edo zailtasunak. Guzti hau, gure iritziz.

Gazte horiek bueltatzeko edo gazte berriak ez joateko oraindik lan asko daukagula zen gure ondorioa.

Oraingoan ez gara gu iritzia ematen dugunok. Bizkaia Talentek Londresen antolatu duen topaketa dela eta, Ivan Jimenezek, honen kudeaketa zuzendariak, bere instituzioak gazte hauek bueltatzeko egin beharrekoaren ikuspuntua adierazi du elkarrizketa batetan.

Hitz hauek La Vanguardia egunkariak aurkitu ditugu eta nahiz eta normalean mota honetako komunikabideak partekatu ez, gure gizartearentzat gai honek duen interesa kontuan izanik, partekatzea erabaki dugu.

Munduan zehar aurkitzen zaren euskal talentudun pertsona bat bazaren; edota baden norbait ezagutzen baduzu; edota munduan zehar zabaldua den talentu hori behar duen erakunde batetako parte bazara, bebasquetalentnetwork.eus webgunea bisitatzera gonbidatzen dizuegu. Bizkaia Talentek munduan zehar dauden euskal talentudun pertsonak konektatzeko sare bat da.

La Vanguardia – 5/10/2017 – Cataluña

El País Vasco capta en Londres a trabajadores desencantados por el “brexit”

El programa Bizkaia Talent celebró hoy en Londres un evento para movilizar a trabajadores cualificados desencantados con el “brexit” que quieran regresar al País Vasco para continuar allí su carrera laboral.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

“Euskal taletua”ren adierazpena Londresen
“Euskal taletua”ren adierazpena Londresen

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2