Itzultzailea: Leire Madariaga

Gaurkoan, Juarez egunkariaren egunkari digitalean, “sinadura” atal barruan, Raul Ruizek sinatutako artikulua bildu dute, “irribarrea” eragin digun artikulua.

Izenburua ikusita, “Nire birbiloba martzianoa da” eta Bilbori edota Bilbao Metropoli 30 (BM30)-ari buruzko erreferentziak aurkitzean, interesa piztu digu.

Historia interesgarria da. Bereziki “XXI.mendean garapen eredu berri bat” izena daraman hitzaldiari buruz hitz egiten duelako. Hitzaldi hau Alfonso Martinez Cearra, Bilboko Eraldaketaren apostoluetako batek eman zuen Juarez Hirian….2002an!!!

15 urte beranduago hitzaldi hau artikuluak idazteko erabilia izateak, bertaratutakoen artean eragindako interesa adierazten du. BM30-aren zuzendariaren hitzaldietara joan garenok, hau eragiten duela ezagutzen dugu.

Bilbo, euskaldunok moldatzeko, bersortzeko, eta bereziki etorkizuneko aginteak hartzeko gaitasunaren errepresentazioa dugu mundo mailan. “Munduak” ezagutzeko bisitatzen gaitu. Herrialde txiki honen eredu eta esperientzat ezagutzeko asmoarekin ehundaka jakitun hurbiltzen dira urtero, Bilbo, Mondragon, Donostian, Gasteizen….gertatzen ari dena ezagutzeko.

“Bilbo kasua”n, munduko leku ezberdinetara, hiri honen eraldaketan parte hartu duten jakitunak hitzaldiak ematera joatea eskatzen dute. Proiektu hau nola hasi eta gaur egun nola kudeatzen den jakiteko helburuarekin. Alfonso Martinez Cearra eta Ibon Areso adibidez, munduan zehar ibili dira guzti hau azaltzeko.

Juárez a diario – 6/10/2017 – México

Mi bisnieto es un marciano

No es verde, ni tiene escamas… o las manos arrugadas, de falanges largas con puntas de ventosa, y tres óvalos verticales como ojos. Tampoco viaja en platillo volador y tiene una pistola de rayos con la que amenaza destruir el medio ambiente.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2