Itzultzailea: Leire Madariaga

France Press Agentziak (AFP) Katalanek Kontzertu Ekonomikoa izateko duten “nahi helduezina”-ri buruz argitaratutako artikulua behin baino gehiagotan irakurri behar izan dugu.

“Kataluniaren amets zapuztua: euskaldunek bezala, zergak Bildu eta kudeatu”

Agentzi honek mundura zabaldutako artikulu honen bai izenburua eta baita edukia txiste bat irudituko litzaiguke, komunikabide batek “gezurra esateko” gaitasuna eta arduragabetasunagatik izango ez balitz.

Izenburutik hasi eta azken lerrorarte, artikulu hau idatzi duen kazetariaren ezjakintasuna adierazten da. Era berean, eta artikulua aztertuz, honen helburua kazetaritza edo informatzeatik haratago doala esan genezake.

AFP-ko langile jakitun batek, lurralde foralen edota sistema foralaren aurka ez dauden jakitunen iritzia biltzea oso ondo legoke. Pedro Luis Uriarte elkarrizketatu ahal izan zuten. Era horretan La Vanguardiak era “inuzentean” botatzen duen galderari, erantzuna lortu izango zuten: “Zer dela eta euskaldunak bai eta katalanak ez?”

Pedro Luis Uriartek galdera hau erantzun ahal izango zukeen. Laburbilduz, ordezkari katalanek Kontzertu edota Hitzarmen Ekonomikoaren antzeko zerbai izatera ezeztatu ziren “biltzea, popularra ez zelako”.

Kontzertua eta Hitzarmena errealitate bi dira, eta ez dira mende bat baino gehiagotik existitzen diren ezta abantaila ezta kontzezioak. Hau izatea ez da ETA existitzearen pean, edota bortxakeriaren pean. Hau gezurti eta manipulatzaile batek baino ezin izango luke baieztatu. Gainera, armen indarragatik akabatutako errealitatearen ondorengoak dira, Kastilla eta Aragoi euskal lurraldearen mugekin zeudenekoak. Indarkeriarekin amaitutako sistema fiscal eta lege parlamentu ezberdinak.

Lurralde foralek Espainiako Erreinuko diru-kutxara egiten duten ekarpena “gutxienekoa” dela esatea gezur hutsa da. Era berean, erregimen foral fiskalen existentzia, arazo katalanaren arrazoietariko bat dela esatea. Edota egiten duten ekarpena “Babesera eta erreinuen arteko solidaritate funtsera” doala esatea.

Hain serioa den gai bati buruz aritzeko, AFP-ko profesionalek, jakitunak aukeratu beharko lukete. Artikuluan zehar, “jakitun” batek protagonistaren rola hartzen du, nork Erregimen Komuneko Lurraldearen finantziazioaren arazoak, ez dituen Gobernu Zentralak autonomi erkidegoak kontrolatzeko nahian azpi-finantziaziora zuzentzen, ezta autonomi erkidego askotan diru gastuarekin izandako neurrigabekerian. Bere iritziz, arazoa Erregimen forala duten Komunitateen existentzia da.

Ziurrenik, arazoa, Kontzertu edo Hitzarmena izatea, gauzak beste era batetara egin daitezkeen adierazpenetik doa, non diru-sartze eta gastuaren control gehiagora eramaten gaituen. Honek, gaur egun “adingabeko“ diren eta Estatutik “diruzorroa” jasotzea espero duten Komunitate Erkidegoak leku txarrean uzten ditu.

Sistema forala, Autonomi Erkidego guztietara zabaltzeak, Estatuaren porrota esan nahi duela esateak, guztiz barregarria da. Batez ere, guztiek nahi ez dutelako. Adierazi dugun bezala, arriskuak hartzea helduen gauza da, eta guztiek ez dute heldu izan nahi.

“Guztiak berdin” ideia Espainiako Erreinuaren errealitatearen contra doan ideia dela konturatu behar gara. Estatu honetan errealitate nacional ezberdinetan bizi diren lurraldeak daude, historio ezberdinekin eta auto-kudeatzeko modu ezberdinekin. Gaur egun bizi diren eta AFP-k kontsultatu izan dituen jakobino espainiarrek errealitate honekin amaitu nahi dute, “espainiar guztiak berdinak izateko”. Hau da, “beraien bezalakoak izan eta beraien bezala pentsatzeko”. Guzti hau oso demokratikoa eta progresista izanik noski.

Eta gainera, bere jokaera defendatzeko gezurrak kontatzeko gai dira. Artikulu honetan adierazten den bezala:

Gainera, askotan gertatzen da, Eusko Jaurlaritza, Estatu zentralari zor dion diru orgaintzera ezeztatzen dela eta hau inolako zigorrik gabe, adierazten du Kuenkak. “Hegazkin militarrak adibidez, ordaindu egin behar dira, baina (kantitatearekin) ados ez daudenean, ez dute ordaintzen”

Kuenka jaunari, zorrak alderantziz direla adieraztea ahaztu egiten zaio. Estatu zentrala da, EAE-ko diru-kutxara egin behar duen ekarpena egitera nakar adierazten dena. Era berean ere ahazten du, ez dakigu zergatik, euskal Ogasunak, laurak, Ogasun integralak direla adieraztea. Hau da, Espainiako Erreinuan maila berean dauden 5 Ogasun daude, konpetentzi eta gaitasun berdinekin. Edota Lurralde Foralen eta Estatuaren arteko zerga edo finantza erlazioak arautzen dituen “aldebakarreko ardura”. Baita lurralde hauek egiten duten ekarpena Estatuaren aurrekontuen araberakoa dela eta ez Lurralde Foralek eginiko bilketaren arabera. Azkenik, Estatuak komunitate erkidegoak kontrolpean izateko asmoarekin azpi-finantzatu egiten dituela aipatzea ere ahazten du, zergatik izango da.

Hau da Kataluniarekin egiten ari izan dena urteetan zehar. Katalunia ito duen atzerapen eta murrizketak emandako idazpenetan. Kataluniako Autonomiaren Estatutuko negoziatzaileek, diru-bilketa duenak kontrola duela ahaztu zuten.

AFP-k, munduan zehar ezaguna den komunikabide bezala, artikuluak idazterakoan ardura batzuk ditu, eta oraingoan ez ditu bete. Ez autoreak, ezta Agentziak. Ez dugu uste esfortsu handiegia denik, Ogasun foralen arduradunekin hitz egitea edota informazioa kontrastatzea.

Gaur, munduan zehar, euskaldunok garena eta egiten dugunaren ideia erratua zabaltzen ari da. Gure irudia zikintzen dueña. Hau, euskaldunon subiranotasun fiskalaren kontra daudenen garaipen bat da. Gezurrak esatea ondo doakie, euskaldunongatik defendatzeko aukera gutxi dutela dakitelako. Ez dugu ezta ministeriorik, ezta enbaxadarik.

Guk AFP-k argitaratutako artikulua partekatzeaz gain, desinformazio hau orekatzeko, irakurketa batzuk gomendatzen dizkizuegu.

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Gobernu Katalanaren eta gizarte gehiengoaren aldarrikapenak justuak direla adierazi nahi dugu. Finantziazio hobeagoaren beharretik, katalanek beraien etorkizuna erabakitzeko eskubidera. Aldarrikapen honetan, Katalunia eta Euskadi beraien etorkizuna askatasunetik eta kanpoko eragin gabe erabakitzeko eskubidea duten nazioak direla uste dugun euskaldunon babesa aurkituko dute katalanek (gehiengoarena).

Agencia France Press – 25/9/2017 – Frantzia

El sueño frustrado de Cataluña: recaudar impuestos y gestionarlos, como los vascos

Con su capacidad para recaudar impuestos y disponer de ellos libremente, el País Vasco es una referencia para Cataluña. Pero la negativa de Madrid de concederle este privilegio ha alimentado el secesionismo en la región en los últimos años. “¿Por qué los vascos sí y los catalanes no?”, resumía recientemente el diario barcelonés La Vanguardia.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)


Gomendatutako irakurketak

Kontzertu Ekonomikoaren sistemak nola funtzionatzen duen jakin nahi dutenentzat Ad Concordian Elkartearen webgunea gomendatzen dizuegu, oinarrizko mailatik, maila zailenera azaldua dagoena. Pedro Luis Uriarte, Kontzertu eta Hitzarmenaren defendatzailearen testuak ere, Kontzertuaren Komunitatearen webgunean aurkituko dituzue (doako deskarga).

Eta Kontzertu edo Hitzarmenari buruz esan denari buruz gure iritzia ezagutu nahi dutenentzat, gure blogeko erreflexio irakurriena, kritikatuena eta erreferentziatuena irakur dezakezue.

Mentiras y falsedades sobre el Concierto y el Convenio Económico. Y dos lugares para aprender

1854eko Espainiako Mapa politikoa, non lurralde bakoitza, Monarkiaren probintzia guztien politikaren klasifikazioarekin, beraien erregimen nagusiaren arabera aurkezten dena (Liburutegi Nazionala, Madrid)

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2