Itzultzailea: Leire Madariaga

Aurton Bilboko Guggenheim Museoaren XX.urteurrena da. Gure blogean askotan hitz egin dugu gure euskal hiria “munduaren zentruan” kokatu duen eraikin honi buruz. Asko hitz egin dugu eta gehiago hitz egin genezakeen, zeren gutxi izan dira Museo honi buruz erreferentziaren bat aurkitu ez ditugun egunak.

Bere lehen pausuetatik ezagutu eta jarraitu dugun proiektu honen defendatzaile konprometituak garela jakitea ez da zaila. Era berean, gure bloga pixka bat aztertzen duen edonork, eraikin honen sortzearen kontra joan zirenen mugimenduen lidergoak ez ditugula ahazten ikusiko du. Eta hau ez da aihertsuak garelako, baizik eta, 20 urte geroago, oraindik ere proiektuaren estropezu txikiren baten atzean dabiltzalako honen kontra joteko.

Orain dela urte bat egiten genuen erreflexioan laburbiltzen genuen eta izen hau ematen genion: Behin Betikoa: Bilboko Guggenheim Museoa ez zen “zorotasun” bat izan eta ez da “produktu galkorra”. Artikulu honetan, proiektuak aurrez izandako zailtasunak aipatuz gain, eraikin honen miraría eta hau bultzatu zutenek euskaldunongan eragindako guztia aipatzen dugu. Era honetan laburbiltzen genuen “miraría”:

Gaur egun euskaldunok ezinezkoa zirudien zerbait lortu dugula esan genezake. New York-eko biztanleei beraiek ikonoetako bat lapurtu diegu. 1995ean Guggenheim Museoari buruz hitz egiten bazenuen,Frank Lloyd Wright -ek New York-eko “Quinta Avenida”-n egindakoa zetorkizun burura. Gaur egun, gehiengoak Frank Owen Gehry-k Bilborako diseinatutakoa datorkigu.

Zer dela eta kontatzen dizuegu hau? Guggenheim Museoak bideo bat partekatu berri duelako:

Egungo artista nabarmenetako bostek, Museoarekin harreman estua dutenak, Bilbotarrak eta Museoa bera zoriondu eta omendu nahi izan dituzte, arrakastaz betetako 20 urteetan izandako inplikazioagatik. Frank Gehry, Richard Serra, Jeff Koons, Jenny Hozer eta David Hockney artistek, zeinen obra eta erakusketek itzal nabarmena utzi duten Bilbon, harrotasun bilbotarrari hel egin diote bideo dibertigarri honetan.

Asko gustatu zaigu. Baina bereziki positiboki harritu gaitu. Artista hauek bere irudia eta denbora ematea zaila dela badakigulako. Argi dago euskal eta unibertsala den Museo hau oso berezia den zerbait sentitzen dutela. Hain berezia, “Bilbotarrak” direla adierazten dutela. Egin dezaketen zerbait, izenburuan diogun bezala “Bilbotarrak nahi duten lekuan jaiotzen dira”.

Zorionak Bilboko Guggenheim Museoari bere XX.urteurrenagatik. Eta eskerrik asko gure herrialdeari ekarritako guztiagatik, ona eta asko delako.

 

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.