Itzultzailea: Leire Madariaga

Hark esaten zuen bezala “ikusten ez badugu, ez dugu sinisten”. Baten batetan ikusi edo entzun dugu, kirol ospakizunetan bertaratutakoek ikurriña eragitea debekatu dutela, Londreseko 2012ko Joku Olinpikoetan, edo 2016ko Eurobisionean musika ospakizunean. Guztiz baliogabetuak geratzen diren debekuak noski, hauen zentzugabekeriagatik. Hori bai, polemika eragin ondoren.

Baina debekatua izatea espero ez genuen bandera Espainiako Erreinukoa zen, hori bai, “Bilbo” idatzia bazeraman, bestela ez.

Hau da Eurobasketean Espainia eta Montenegroko selekzioak aurre egin zuten partiduaren ospakizunean Errumanian gertatu zena. Espainiar Erreinuko jarraitzaile batzuk, erreinu honetako banderekin hurbildu ziren, bandera bakoitzean erreinuko hiri ezberdinen izenak erakutsiz.

Gorri-horian “Bilbo” idatzia zeraman jarraitzaileari, estadioko sekuritateak ez zion honekin sartzen utzi. “Euskal Herri edo Katalunia aipatzen duten banderarik ez zutela nahi adieraziz”. Hori bai, “Salamanka” edo “Valladolid” idatziak zeramaten banderak, arazo gabe sartu ziren estadiora, eta horregatik, ez ziren zakarrontzian amaitu.

Egoerak hain zentzu gutxi du, Diario de Noticias egunkari portugaldarrak, erreferentzia aurkitu dugun egunkariak, (El Mundo espainiar egunkariaren berri bat erreferentziatuz) debekatu diren banderak Katalunia eta Euskadikoak direla adieraziz. Eta hori ez da horrela, debekatutako bandera Espainiako Erreinukoa izan da, eta kasu honetan debekatutakoa, euskal hiriari egindako erreferentzia izan da debekatutakoa.

Argi dagoena, edozein arrazoirengatik, euskalduna zen edozein gauza (baita bertako herri edo hirien izenak) debekatua izan behar zela, eta Polyvalent Arena de Cluj-eko sekuritatearen arduradunek ez zuten bandera pasatzen utzi.

Dirudienez, bandera hura “Bilbo” izenarekin ikustea arraroa iruditu zitzaien nolabait. Hain arraroa, pasatzen ez uztea erabaki zutela…

Eta egia esan, egoera oso arraro arraroa zela aitortu behar dugu.

Diario de Noticias – 1/9/2017 – Portugal

Bandeiras do País Basco e da Catalunha proibidas no Eurobasket

O Eurobasket, maior competição europeia de seleções de basquetebol, arrancou na passada quinta-feira e está já envolto em polémica. A realizar-se na Turquia, Finlândia, Israel e Roménia, foi precisamente neste país que alguns adeptos espanhóis se viram envolvidos numa situação mais desagradável.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2