Itzultzailea: Leire Madariaga

Askotan adierazten dugu, blog honek gure nazioari eta baita jendeari buruz gauza berriak deskubritzeko eta ikasteko erabilgarria zaigula.

Atzo, gure blogean 2014an idatzi genuen artikulu bat partekatzen genuen gure Facebook orrialdean. Andeetako tontorretako bati buruz hitz egiten genuan, Santiago Txiletik oso hurbil dagoena, Euzkadi izenarekin.

Txileko euskaldun batek, Alejandro Echevarriak, ezagutzen ez genuen historio hau partekatu du gurekin, eta gainera, Atlantikoaz bestalde dauden aberkideei historio berriak ezagutzera lagundu gaitu.

Historioa, gomendatu behar dugun webgune batean bildua dago, eta Euskadiko eta munduko euskalduna denari buruzko ezagutza iturria da: Euskonews, Eusko Ikaskuntzaren pean.

Webgune honetan, historia honetako protagonistetako bati buruzko Palmira Oyargurenek sinatutako artikulu bat argitaratu zen. Palmira Oyargurenek, Txileko euskaldun bat, Txileko Errepublikako euskal herentziaren zabalkuntza eta aztertze lan sakona egin du. Lan hauetako adibide batzuk, Txileko Euskal Etxean aurki ditzakegu; edota Txileko Euskal Delegazioari buruzko liburuan (1942-1980).

Aipatzen ari garen protagonista Agapito Palacios Barbi da. Arabar Errioxako familia duena eta bere gaztetasuna Donostian bizi izan zuena, jostunaren lana ikasi zuen lekua. 1938an Txilera joan zen, eta La Moneda kalean jostun bezala kokatu zen (Allende presidentea bezero bezala izan zuen). Elikadura sektorera ere dedikatu zen, arrakastarekin, hainbat denda ireki zituen 60 langile baino gehiago izanik.

Gaztetatik, Agapito mendiaren maitale izan zen. Santiago Txilera heldu zenean, Andeak “etxe ondoan” izanik, mendiaren maitasun hori, hain euskalduna, elikatzen joan zen, andinista ezagun bihurtu arte, eta 25 urtez Andeetako mendikateetako erreskateen buru izatera heldu arte.

Arabar Errioxako eta Txileko euskaldun hau, Akonkaguara (6.959m) igo zen 60 urterekin, eta 1981ean, Txileko Mendi Feredazioak “kirolari hoberena” izendatu zuen. Aurreko urteetan, 1970ean, Kirolari Kazetari Zirkuluak “Urteko Andinista hoberena” izendatu zuen.

Agapito Palacios, lehendakari Agirre omentzeko helburuarekin Andeetako mendi bat Euzkadi izenarekin bataiatu zuen dArabar Errioxako euskalduna.
Agapito Palacios, lehendakari Agirre omentzeko helburuarekin Andeetako mendi bat Euzkadi izenarekin bataiatu zuen dArabar Errioxako euskalduna.

 

1951an, Agapito kide zen euskal mendizaleen taldeak, aberria eta lehendakari Agirreri omenaldia egitea erabaki zuen: Andeetako tontorretako bati Euzkadi izena jarriz. Gainerakoa historia da, Eusko Newsetik biltzen duguna eta gure blogean adierazten duguna.

Logroñon editatzen den Errioxako egunkarian argitaratutako artikulu bat aipatu behar dugu ere. Euskaldun honen senide batek, hau hil eta 3 urte geroago (Agapito 2005ean hil zen eta Logroñoko egunkari honetako artikulua 2008an argitaratu zen), euskaldun honen bizitza gogorarazten digu. Euskaldun zela eta horrela bizi zela Txilen alderatuz.

Badirudi, Komunitate Autonomo hartan, Errioxako eskualdeaz jabetzearekin interesatuta dauden “indar biziak” daudela dirudi, beraiena bakarrik den lurraldea delakoan; eta gainera, badirudi batzuentzat lurraldea eta izena ez dela nahikoa eta pertsonak eta beraien bizitzaz jabetu nahi dutela. Memoriaz, beraiek trasmititu nahi dutenarekin bat ez datorren guztia ezabatuz. Eta bereziki, gizon honen memoriari irain eginez, nork partaide izatearen sentimendua argi zuena.

Palmira Oyargurenek dioen bezala, nahiz eta gauzak argi izan:

“nagusi zenean, kirolaren sektore honetan hainbat lorpen eta domina irabazi zituen, 10 milakoetan, 5 milakoetan, 1.500 eta 800 metroetan. Lorpenak Txile barruan egin zituen, hainbat maratoietan eta atzerrian –Errusia, Hegoafrikan, Ingalaterran, Finlandian, beste hainbaten artean -. Aukera hauetako bakoitzean, nahiz eta Palaciosek Txilegatik korrika egin, Euzkadiko kamiseta zuen soinean”.

Eusko News – 5/12/2003 – Euskadi

Monte Euzkadi: En el fin del mundo…

Hace más de 40 años que existe en Chile un monte con el nombre de Euzkadi.
En medio de la cordillera que encierra a la capital se cierne este gran hito con más de 3.600 metros de altura. Su historia la relata, a continuación, uno de los andinistas que una vez, con más corazón que alma, escaló su inmaculada cumbre.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)


La Rioja – 19/1/2008 – España

Un sastre riojano en Chile

Animado por lazos familiares, hace 70 años don Agapito Palacios Barbi emigró a Santiago de Chile, iniciando sus actividades en su campo habitual, la sastrería, en la céntrica calle de La Moneda con excelente acogida femenina y masculina, destacando entre sus clientes el presidente Allende.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)


Agapito Palacios, eta beste euskaldun batzuek Santiago Txilen inguruan “Cerro Euzkadi” izendatu zuten.
Agapito Palacios, eta beste euskaldun batzuek Santiago Txilen inguruan “Cerro Euzkadi” izendatu zuten.

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.