Itzultzailea: Leire Madariaga

About Basque Country existitzen denetik, Espainiako Gerra Zibilaren hasieratik, Bigarren Gerra Mundialaren amaierararte, 10 urte ikaragarrietan euskaldunek bizitako ekintza zorigabeei atentzio berezia eman diegu.

Momentu historiko honekin erlazionatutako bi gai handi izan ditugu. Gerrateko Euskal Umeen zorigaitzak eta Gernikako Bonbardaketak eragindako barbariea.

Bi gertaera hauetan zentratzeak, ez du esan nahi Demokrazia eta Totalitarismoaren artean gertatu diren ekintzak ahaztu behar direla (Euskaldunen Herriko alde penintsularrean XX. mendearen amaierararte iraun zuen ia, XXI. menderarte mantendu dira erreminak) zorigaitza gure nazioaren eta txoko guztien kide izan zen. Bai frontean eta atzealdean, soldadu eta zibilentzat.

Zalantza gabe, Gernikako Bonbardaketan, gerrate ikaragarri hark definitzen duten elementu garrantzitsuak ditu; Euskal Herri babesgabeak bizitako zorigaitza; tragedia horren arduradun izatea ezeztatu zutenen moral falta; eta gerrate krimen hura ezeztatzearen ezinezkotasuna eta gero, gertatutakoa hutsaltzeko saiakeran gutxitutako biktima kantitatearen kanpaina, gaur egun arte luzatzen dena.

Adierazi dugun bezala askotan idatzi dugu gai honi buruz. Bi artikulu hauetan laburbilduz ezagutu daitezkeen erreflexioak:

80 urteurren honetan, 1937ko apirilak 26 hartan gertatutakoaren egi guztia ezagutzeko helburuarekin, Xabier Irujok, aurrerago ere honi buruz hitz egin dugu, liburu garrantzitsua argitaratu du: Gernika 26 de abril de 1937 (Planeta).

Xabier de Irujo, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen Zentruaren zuzendaria da eta gai hau gehien eta hoberen ikertu duen ikertzailea da. Honi buruzko jakintza zabala eta sakona du eta bere ikerketan, inor aurretik heldu denerarte heldu da.

Sorte bat da, zeren gaur egun ere ematen diren Gernikako tragedia hura gutxitzearen saiakerekin amaitzeko helburuarekin informazio garrantzitsua adierazten du. Gaurko egunean, Bilbo egunkarian argitaratu den elkarrizketa irakurtzea gomendatzen dizuegu, Naiara Bazak Irujo irakasleari eginikoa.

Oso baliagarria da, beraz irakur dezazuen gomendatzen dizuegu. Izenburuan adierazten dugun bezala, Gezurren kontra, egi gehiago. (Gogora ezazue, irudia hainbat eta handien ikusteko eta era erosoan artikulua irakurtzeko, irudian klik egin eta gero goiko aldean eskuinean agertzen den ikonoan klik egin behar duzuela).

Bilbo egunkariko “Pérgola” gehigarrian Xabier Irujori elkarrizketa.
Bilbo egunkariko “Pérgola” gehigarrian Xabier Irujori elkarrizketa.

Gainera, 2013an entzuteak merezi duen hitzaldia eman zuen.


Gernikako Bonbardaketaren ondorioak ikuskatu daitezkeen Elai-alai dokumentalaren fotograma (1938)
 Gernikako Bonbardaketaren ondorioak ikuskatu daitezkeen Elai-alai dokumentalaren fotograma (1938)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.