Itzultzailea: Leire Madariaga
Argazki honekin topo egin dugun momentuan deigarria iruditu zaigu. Argazkian neska batek beste bat kontsolatzen ikus daiteke. Gainera, neska bien erropen kalitatean ezberdintasun handia ikus daiteke, eta negarrez dagoenaren gorputz itxurak, desesperantzaren irudia ematen du.
Britainia Handian hartutako gerrako umeen etsipena, Bilbo matxinatuen eskuetan jauzi zela jakitean argazkiaren atzekaldea.
Atzean historia bikaina duen argazkia da. Hau zentzu errealean zein figuratuan esaten dugu. Argazkiaren atzekaldeak, irudiaren kontextua zorroztasunez eta gordintasunez deskribatzen duen textua du. Zera irakur daiteke:
HER LAST HOPE GONE BASQUE CHILDREN RIOT AS BILBAO FALLS. Panic-stricken and sobbing heart-brokenly with fear for their relatives in the captured city, the Basque refugee children at North Stoneham, Hampshire, gave way to mass hysteria and fled blindly from the camp when news of the fall of Bilbao became known. 1 crowd of boys and girls stoned a van from which the news was broadcast. Patrols, villagers and friends at the camp helped round up the fugitives. PHOTO SHOWS: A Basque girl who believed that her family had perished in the fall of Bilbao, crying on the shoulder of an English friend.
|
AZKEN ESPERANTZA GALDUA BILBO AKABATUA DEN BITARTEAN EUSKAL UMEEK ISTILUAK ANTOLATZEN DITUZTE
Hartutako hirian dituzten senitartekoengatik bildurrez beteak eta negarrez, North Stoneham, Hampshire-en hartutako gerrako umeek, Bilboko jausialdian berria ezagutzean kanpamendutik ihes egin zuten histeria kolektiboan. ARGAZKIAK ERAKUSTEN DUENA: Bilboko jausialdian senitartekoak hil zitzaizkion uste zuen neskatil euskalduna, bere lagun ingelesaren sorbaldan negarrez ikus daiteke. |
Erbesteratutako euskal ume horiek sentitu behar izan zutena eta Britainiar gizarteari hauek hartzeagatik ordaingabea den zorra irudikatzen duen argakia da hau. Aurretik esan dugun bezala, Britainiar jendeak Frankismoaren mesedean zeudenei aurre egin zien eta basakeria bizitzen zeuden umeentzat mugak ireki zituzten.
Irakurle batek, matxinatuek eta matxinatuen britaniar lagunek partekatzen zuten ispiritu beltza ulertarazten lagunduko digun datua ematen ditu:
“Bilboko jausialdia jakitean askok gurasoak galdu zituztela uste zuten ume errefuxiatuek bizi izandako histeria kolektiboa, matxinatuen eta arima beltzun mesedean zeuden ingeles askok berria aldarrikatu zutelako eragin zen”.
Garai hartan kanpora joan behar izan zuten neskatil eta mutil haiei atentzio handia zuzendu diegu gure webgunean. Eta argazki honek, gure ikuspuntutik, ume hauek bizi izandako min eta desesperazioaren momentua biltzen du. Bilboko jausialdia haientzat, munduaren amaiera bezala izan zitekeen edota esperantza guztien desagerpena. Beraz, argazkiarekin batera doan textuak adierazten duen bezala, eragindako erreakzioak ondo uler daitezke.
Historia osotzeko, agentzi berdinak, Planet News, egindako beste argazki bat jartzen dugu, 1937ko ekainak 19an matxinatuak Bilbon sartzen ikus daiteke honetan. Beste hitz batzutan, hainbeste ezbehar eta Gerra Zibilaren errdunen Bilboko okupazioa.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country