Itzultzailea: Leire Madariaga
Aitor Galdos eta Evelin Heuschreck Argentina iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ari dira. La Quiacatik hasi, Boliviaren muga ondoan eta Tierra de Fuego-ra heltzea espero dute. “Diario Primera Edición de Misiones” (Argentina) egunkariak kontatzen digu, hauen periploa herrialdearen ipar-mendebaldetik pasatuko delako.
Bizidunen gehiengoari argentinar lurraldea iparraldetik hegoaldera banatzen duten 3.700km baino gehiagoko ibilbidea bizikletaz zeharkatzea erokeri bat dela irudituko zaie, baina zer irudituko zaie abentura hau hasi zutenetik, 2009tik bisitatu duten guztia jakitean:
Egipto, Jordania, Siria, Líbano, Kurdistan, Georgia, Azerbaijan, Uzbekistan, Tadjikistan, Kirguistan, Xinjiang(Txina), Pakistan, India, Nepal, Tailandia, Kanbodia, Laos, Malasia, Indonesia, Zelanda Berria, Australia, Vietnam, Txina-Ekialdeko Tibet, Mongolia, Korea y Japonia, Alaska-Canada, Estatu Batuak, MexiKo, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Ekuatorea, Peru eta Bolivia.
Aitor Galdosek ia amaigabea den bidai osoa egin du. Baina bidaiaren gehiengo bat taldeko abentura bat izan da:
- 2009tik 2010era bidai-kide moduan beste euskaldun bat izan zuen, Iñigo Rumenige, El Kairotik Bangkok arte eraman zien ibilbide batetan. 2009ko otsailean hasi eta 2010eko apirilean amaitu zen bidaia.
- 2010eko ekainetik Aitorrek, berak bakarrik oinpekoei eragiten jarraitzea erabaki zuen, eta honetan Tailandia, Malasia, Indonesia, Zelanda Berria, Australia, Txina eta Japonia zeharkatu zituen. Ibilbide honetan zehar, 2011tik aurrera, Evelin gehitu zen, gaur egun txirrindulari-kide dena. Sulawesi-Celebes irletan (Indonesia) gehitu zen. Bidaia 2012ko azaroan amaitu zen Tokion.
- 2013ko maiatzean, “gutxi iruditzen zitzaienez” (bakoitzaren familia bisitatu ostean) periplo berria hasi zuten. Beraien blogean “klasiko” bezala aipatzen dutena, Anchorage-n hasi (Alaska) eta Ushuaia (Patagonian) amaituko dena.
Bide honetan zehar historia ezberdinan kontatzen joan izan dira beraien blogean, beraiek diotenez “ez da bidai gida bihurtzeko asmotan”, baizik eta bi helbururekin eginda dago: “Guk maite ditugun pertsonei eta nola ez gure amatxoei bizirik eta pozarren gaudela adierazteko. Eta, ahal dugun hoberen, gure sentipen, anekdota eta abenturak kontatzeko.”
Hauen orrialdeetan barrena joaten hasi gara eta izenburuan adierazten dugun bezala arrisku bat du: mendekotasuna sor lezake. Irakurtzen hasten zaren heinean ez duzu gelditu nahi. Irudi liluragarriak dituzten textu bikainak eskeintzen dizkigute (gazteleraz eta ingelesez).
Ez dakigu zer egingo duten amerikar ibilbide hau amaitu ostean, baina mapa begiratuz oraindik ere Afrika, Asia iparraldea (Asiar Errusia), eta baita “zahar eta familiar” Europa. Dena dela, gure ustetan ez dute “oinpekoei eragiten” amaituko Ushuaian. Eta guk-geuk ez dugu galduko.
Diario Primera Edición – 1/8/2016 – Argentina
Un vasco y una italiana harán escala en Posadas durante su vuelta al mundo en bicicleta
Aitor es ingeniero técnico de profesión, pero abandonó su carrera profesional para recorrer Asia en bicicleta, su otra gran pasión. La idea era recorrer ese continente en un año, pero “cinco años después aún sigo en ruta”, relata. En febrero de 2009 partió de El Cairo (Egipto) con su mejor amigo, Iñigo, y a la aventura la llamaron “Cyclotherapy”. Juntos recorrieron Oriente Medio (entonces en paz), el Cáucaso, las grandes cadenas montañosas de Asia Central (Pamires, Karakorum e Himalaya) y el Sudeste asiático.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
The Cyclotherapy bloga
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country