Itzultzailea: Leire Madariaga

Gaur Madalenak ospatzen dira Bermeon, ekintza berezia egiten den ospakizuna. Bermeoko alkatea Izaro irlaren ingururarte nabigatzen du, Mundakako itsasadarraren bokalean kokatuta, teila bat botatzeko eta hurrengoa aldarrikatzen:

“Honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak”

irla hau bizkaitar herri honen menpe dagoela gogoratzeko.

Red Bay: a corner of Canada that is forever Basque izeneko Red Bay-ari buruzko The Telegraph artikulu bati egin genion komentario batetan gogoratzen genuen bezala, ekitaldi horretan teila erabiltzeak zentzu sinboliko sakona du.

…Euskaldunentzat, teilak garrantzi sinboliko oso garrantzitsua du, ETXEAren estrukturaren funtzioari lotuta, mende askotan zehar euskaldunen giza estruktura eta bizitzan ardatz izanik.

Batailoa jaso ez zuten jaioberriak, baserrien hegaletan lurperatzen ziren, etxeagatik babestuak izan zitezen. Euskaldunen Herriko leku askotan XIX.menderarte mantendu izandako ohitura izan da hau.

Teilatuak, teilak, herriek mugak markatzen zituzten, Ez da zaila “Honaino heltzen dira herri honetako itxuginak” bezalako esaldiak dokumentu ofizialetan aurkitzea. Gaur egun, urtero, Bermeoko alkateak Izaro Irlaren aurrean teila botatzen du, hau, herri honen menpe dagoela gogoratzeko. Teila, esaldi hau aldarrikatzen duen bitartean botatzen du….

Euskaldunen “itxuginak” mundu osora heldu dira. Amerikako Hegoalde eta Iparraldera, Europa, Ekialde Urruna, Australia, Asia,… Munduan zehar dauden euskaldunei buruzko informazioak ikuskatzea besterik ez duzue hau egiaztatzeko.

Euskal etxeen itxuginak globo osoko txokoetara heldu izan dira eta heltzen dira. Munduko txoko guztietan dauden euskal ondorengoen beraien euskal herentzia mantendu izan dutelako heltzen dira itxugin horiek gaur egun ere. Gainera, hauek hartutako gizarteetan era eredugarri batean integratu izan dira, hauetako parte garrantzitsu batean bihurtuz.

Gaur egun, munduko txoko askotan, euskaldunak harrotasunez irten daitezke beraien etxeko ateetara teila bat eskuan dutela eta zera aldarrikatuz

“Honaino heltzen dira Euskadiko itxuginak”

 

Zorionak eta eskerrik asko!

Euskal Zentruak

centrosvascos-euskaletxeak

Portal honetako markuan, euskal zentrua, Eusko Jaurlaritzak ofizialki erregistratuak dituen euskal zentruari deritze.

(Jarraitu)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.