Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Rick Steves aditu iparramerikar bat da Europako bidaietan eta maiz samar aurkitu ohi dugu Euskaldunen Herrialdeari buruz interneten egiten ditugun bilaketetan. Aipatu genuen 2014 hasieran, erakustean bideo sail interesgarri bat non herrialde honetako zenbait alderdi aurkezten ziren.

Gaur berriro aipatzen dugu zeren Seattle Times-ek (eta beste hedabide iparramerikar batzuek) haren erreportaje bat argitaratu baitute euskaldunei buruz, guk geuk sinatzeko modukoa, egiaz. Gustatu zaigu han jasotzen den guztia, baina aitortzen dugu, Ikurriñaren lehen erakustaldia gogoratu genuenean, bereiziki gustatu zaigula behin eta berriro aipatzen duela euskaldunen koloreak gorria, berdea eta zuria direla.

Merezi du haren deskribapena irakurtzea, herrialde hau zer den, eta zer aurki dezakeen ezagutzera hurreratzen den bisitari batek: berebizikoa, atsegina eta bakarra dela.

“Baina” bat ateratzeko, hain gogoko baitugu, zehaztu behar litzateke iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunak ez direla “lehengusuak”, baizik eta “anaia-arrebak”.

Baina egiaz eskertu egin behar diogu Rick Steves-i, euskaldunei buruz erreportaje bikain horiek egiteagatik, bere irakurle iparramerikarrei kontatuz, eta mundu guztikoei, Euskaldunen Herrialdeko oinarrizko egitate batzuk.

Seattle Times – 14/7/2015- USA

Basque country: Europe’s premium blend

The land of the Basque people, split between Spain and France, is a “nation without a state” — left off the map when they drew Europe’s national borders. Basque country is often left out of travel itineraries too, and that’s a mistake. With sunny beaches, spectacular modern architecture, tasty tapas, and feisty, free-spirited people, this region is filled with cultural treats.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

——————

En Chicago Tribune

En MSN

anuncio-productos-basque-728x85-2