Itzultzailea: Eneco Bihurlary
Nigel Richardson The Telegraph egunkariko kazetaria da, eta daukan lana, zalantzarik gabe, lanbide horretako askoren inbidia da (gurea barne). Aski da haren artikulu zerrenda ikustea egunkarian, zertaz ari garen ulertzeko.
Guk horietako azkenekoari erreparatuko diogu. Aitortzen dugu, gure gairik maiteenetako bati buruzko baita: Red Bayko bale estazioa. Zenbat idatzi dugun leku horretaz eta duen historia bikainaz ikusirik, ez da zergatia ulertzen zaila.
The Telegraph-eko artikulua, bikaina da titularretik bertatik. Titular horrek gogorarazi digu zer idazten genuen leku horrek jaso zuenean, UNESCOren eskutik, Gizateriaren Ondare gisa aitortzen duten plakak.
Kanadarrei diegun begirunez, diogu, Euskal Baleazale estazio hau, orain haienak diren kostaldeetan kokatua, “gainera etorritako oparia” dela. Ehunka urtean hara joan ziren euskaldunen ahalegin eta lanak eraiki baitzuen. Herrialde guztiko euskaldunak, Baionatik Euskaldunen Herrialdeak garai hartan mendebaldean zuen mugara, dira euskal historiaren parte horren egileak, Kanadako lurretan dagoen historia horrenak.
Hortik aurrera jasotzen ditu beharrezko elementu gako guztiak, bere egunkariko irakurleak uler dezan leku horren garrantzia eta “aurkikuntzen” garai berebiziko hartan euskaldunek izan zuten garrantzia.
Asko gustatzen zaigu berak arreta ematea elementu bati, leku horren garrantzia zehazten lagundu zuen lehen arrastoari, gero “alde batera” geratu den arren ondorengo aurkikuntzen eraginez.
Euskal baleazaleek udaberriro eramaten zituzten teilen aztarnak ditugu aipagai. Helburu bikoitza zuen, lasta izatea joaneko bidaian, batetik, eta zonaldeko negu gogorretan kaltetzen ziren eraikinen teilatuak konpontzeko erabiltzea, bestetik.
Euskaldunentzat teilak zentzu sinboliko handia du, etxearen egituran erabiltzeaz gain, ETXEA irudikatzen du, mendeetan euskaldunen bizitzako eta gizarte egiturako ardatza izan zena.
Haur jaio berriak, bataiatu gabeak, baserrien hegalpean lurperatzen zituzten, etxeak babes zitzan. Tradizio hori XIX. mendera arte mantendu da Euskaldunen Herrialdeko zona batzuetan.
Teilatuek, teilek, udalerrien mugak ezartzen zituzten. Ez da zaila dokumentu ofizialetan honelako esaldiak aurkitzea “honaino heltzen dira udalerriko itoginak”. Gaur egun, urtero, Bermeoko alkateak teila bat jaurtitzen du Izaroko Uharte aurrean, hura udalerrikoa dela gogorarazteko. Jaurti bitartean denek entzuteko moduan esaten du:
“Honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak” (itoginak).
Zein zeremonia ederra izango litzatekeen Kanadako euskaldunek ( Saint Pierre et Miquelon-eko euskaldunek), Red Bayko biztanleekiko keinu sinboliko eta senidetasunezkoan, urtero teila bat jaurtitzea badiako uretara hau esan ondoren:
“Honaino heltzen dira Euskadiko itxuginak” (itoginak).
Bi ohar amaitzeko:
Lehena. Biziki maite genuke Kanadako eta Euskadiko banderak elkarrekin Red Bayn agertzen dituen argazkia edukitzea. Artikulu horretan eta guk jasotako beste batzuetan datorren legez.
Bigarrena, zehaztapen bat Nigel Richardson-i. Kostalde horretara heldu ziren euskal marinelak Pirinioez alde bietakoak ziren. Iparralde (gaur egun frantses errepublikaren administraziopean) nahiz Hegoalde (gaur egun Espainiako Erreinuaren administraziopean)
Nolanahi ere. Nahitaez irakurtzeko artikulu bikaina.
The Telegraph – 1/5/2015 – Gran Bretaña
Red Bay: a corner of Canada that is forever Basque
The clues are there for anyone to see – the piles of red rubble on the beaches, the big bones scattered along one section of shoreline – but nobody in the Canadian fishing village of Red Bay had thought to put them together. “As kids we’d find these little pebbles on the beach, what we thought were pebbles,” Alice Moores, a local woman, told me. “We’d use them like chalk, to draw on the rocks.” Red Bay, on the coast of Labrador, is a classic “outport” of Atlantic Canada: clapboard houses perched on treeless headlands, shape-shifting icebergs out on the ocean – and a population of fewer than 300 since a dying fishing industry drove people to seek work elsewhere. For as long as anyone could remember, children had played with the red pebbles on the stony beaches. But it turned out that no one had remembered back far enough because they weren’t pebbles at all.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country