Itzultzailea: Eneco Bihurlary
H-D. Miller Historia, Politika eta Filosofia departamenduko zuzendaria da Lipscomb-eko Unibertsitatean Nashville-n, Tennessee-n. oso blog interesgarria du, An Eccentric Culinary History, eta hor elkartzen ditu bere pasiotako bi, historia eta gastronomia.
Blog horretan idatzi du AEBko euskal gastronomiarekin zerikusia duen bere lehen artikulua, izenburu honekin, Basque-American: Authentic Cuisine of the Intermountain West. Artikulu hori nolakoa den esateko hitz bakarra dago: loriatsua.
Egileak ibilbide bat egiten du euskaldunen historian zehar, historiaurretik XIX. mendera bere jatorrizko lurraldean, Euskaldunen Herrian; berebiziko ibilbidea, ez dago beste hitzik. Herri honen “izatearen” funtsezko alderdiak jasotzen ditu, oso zailak aurkitzen horiei buruz “askoz gertuago” (zuek ulertzen didazue) idazten diren saiakeretan.
Une horretatik aurrera, XIX. mende erdialdetik aurrera, egileak kontinente batetik bestera jauzi egiten du, baina euskaldunei buruz mintzatzen segitzen du, haiei jarraitzen baitie Far West-eko abenturan. Euskaldunen historia horretatik mintzo zaigu haien ahaleginaz, eta nola bidaizorroan eta beren bihotzetan eraman zituzten lanaren kulturak eta erantzukizunak lagundu zien Etorkizuna eratzen, denbora gutxian, munduaren parte hartan.
AEBra eraman zuten beste gauza bat beren gastronomia izan zen, hemen askotan esan dugun legez, egokitu egin behar izan zuten inguru hartako egoerara. Egoera hura oso desberdina baitzen jatorrizko lurrean bizi zuten hartatik.
Horrek bide eman zuen euskal gastronomia berria sortzeko: sukaldaritza eusko-amerikarra. Aberastasun hori bi nazioena da, Euskadirena eta AEBrena. Gastronomia hori Intermountain West eskualdeko janari tipiko bihurtu da, eskualde hori dago Rocosas Mendien mendebaldeko ertzaren eta Sierra Nevada-ko mendikatearen hasieraren artean; horrek Itsaso Baretik eta Kaliforniatik bereizten du.
Une horretatik aurrera, H-D. Miller-ek ibilbide bat egin du sukaldaritza horren ordezkaririk nagusienen artean; haiek iraun egin dute bizi-bizirik, indartsu, mende pasatxoko historiarekin (AEBn nazioa gisa duten historiaren erdia da).
Oso atsegina da artikulu bikain hau irakurtzea, hor nahasten dira egilearen bi pasio (eta gure), AEBko alde horretan euskaldunek izan duten presentziaz. Presentzia horretaz guk asko idatzi dugu, AEBn bertako hedabideetan beren nazioari egin zaion ekarpen kultural horri buruz duten interesari esker.
Egileari eskertzen diogu artikulu hori idatzi izana eta animatzen dugu iker dezan euskaldunen presentzia eta haien historia Tennessee inguruko lurraldeetan, Louisiana, Texas eta Floridan.
Bueno, bai, besterik ere badugu hari proposatzeko (ezin eutsi esan gabe). Bere artikuluko Tag-etan, edo kentzen du “Spain”, edo sartzen du “France”. Zeren (testuan oso ongi azaltzen duenez) emigratu ez duten euskaldunak bi entitate administratibotan daude zatituta; Frantzia eta Espainia.
An Eccentric Culinary History – 25/5/2015 – USA
Basque-American: The Authentic Cuisine of the Intermountain West
This story begins in the middle of 19th century with a young man trailing sheep through the washes and up the gullies into the hidden mountain meadows of the desert west. The young man is Basque, maybe 17 years old, poor, lonely, probably illiterate, and likely knows no language other than Basque, which might as well be no language at all. He’s come to America because euskal herria is no place to be if you’re the second son, destined to inherit nothing of the few stony acres your father inherited from his father. So, traveling to Nevada and spending six months of every year mostly alone, the only company a horse, a pair of blue dogs and 2,000 head of sheep, might seem like a good career move.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country