24.jun – 26.jun
[rev_slider alias=”cursos UPV bilbao”]
Curso
Aiko taldeak hamar urte daramatza dantzaren transmisioaren eta gizarteratzearen inguruan ikertzen eta lanean. Denbora honetan, irakasbide berri propio bat ere sortu du taldeak, dantzazari eta dantzazaleen parte hartzea eta inplikazioa ardatz moduan izanda. Formen transmisiotik harago, dantzaren funtzio eta sustraiei erreparatuta (komunikazioa, harremana, partehartzea, gizarteratzea…), tradizioan eta bere transmisioan, sormenak eta sorkuntzak duten garrantzia azpimarratu nahi du ikastaro honek, eta horren inguruan inguruan diren hainbat esperientzi dantzari, dantzazale eta dantza maisuekin konpartitu. Dantza tradizionalean sormena hitza aipatzen delarik, ematen du eszenatokiko dantzei buruz ari garela. Hori horrela bada ere, sormena ez da bakarrik ikuskizunei begira isladatzen den prozesu bat, baizik eta tradizioen baitan eta dantzariaren baitan dagoen baliabide bat. Akademizazioak dantza nolabait estandarizatu duela esan daiteke, baina berez, egun ezagutzen ditugun plaza dantzetako moldeak seguraski askoz anitzagoak ziren edo izan zitezken, hain zuzen ere, dantzarien sormenaz baliatuz. Bi sormena mota hauek jorratu nahi ditugu: eszenatokietarako egina dagoena eta dantzari bakoitzak plazan jorratzen duena, bere dantzakera eda bide batez tradizioa bizirik mantenduz.
Objetivos
Sormenak eta sorkuntzak dantzaren gizarteratze prozeduran izan duen garrantzia ezagutzera eman
Dantza gizakien komunikazio eta harreman bide-gune garrantzitsu moduan hedatu
Tradiziozko kultura garaikidearen transmisiorako irakasbide berriak jorratu
Unibertsitate mailan dantzaren irakaskuntzaren normalkuntza bidean lagundu
Kultur aniztasuna bermatzeko bidean, tradiziozko dantza garaikidea ezagutzera eman, landu eta irakatsi