Gure irakurleek gogoratuko dute Euskal Herria eta haren Kultura izan zirela 2016ko Folklife Jaialdiaren protagonista nagusiak. Duela 50 urte baino gehiagotik, urtero, Smithsonian Institutek AEBen bihotza den Washingtongo Mall-en antolatzen du.

Erakunde horrek berak antolatu izan du duela sei urtetik Ama-hizkuntza Zinemaldia, UNESCOk Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna (otsailaren 21a) ospatzeko.

Ekitaldi honen helburua munduko kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ospatzea da, film eta zinemagile ugari aurkeztuz, eta hizkuntzek gure eguneroko bizitzan duten zeregin erabakigarria azpimarratuz.

Aurten, aurkezten dituzten lanen artean, euskal etorkinek Bakersfielden (Kalifornia) beren hizkuntza eta kultura atxikitzeko egindako ahaleginari eskainitakoa dago. Haiek gogor lan egin dute beren hizkuntzari eusteko eta musika-tradizioak transmititzeko.

Dokumental honek «The eighth province» du izena, eta Kyle Baker-ek zuzendu du. Izenburu horrek argi eta garbi adierazten du euskal diasporak «zortzigarren euskal lurraldea» eratzen duela berez.

Zalantzarik gabe, 2016. urtean egin zen eta euskal erakunde guztiak, Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Iparraldeko Erkidegoa batu zituen aparteko ekitaldi haren ondorio bat da. Folklife Festivaleko bisitarien aurrean euskal kulturaren eta gizartearen errealitatea erakusteko proiektu erkidean.

Dokumental honen aurkezpenean esaten denez, «kultura-nortasunaren eta tradizioaren pertzepzioak aldatu egiten dira belaunaldien artean. Hori horrela da, zalantzarik gabe. Belaunaldi bakoitzari ez bezala, kultura-nortasuna eta gizarte baten tradizioak ez dira estatikoak, baizik eta dinamikoak dira eta denborarekin eboluzionatzen dute.

Dokumentalaren trailerra eta jaialdiaren edizio hau aurkezten den webgunea helarazten dizkizuegu.

The Eighth Province Trailer from Kyle Baker on Vimeo.

Smithsonian  – 2021/2 – AEB

Festival de Cine Lengua Materna

El Festival de Cine Lengua Materna de la Institución Smithsonian celebra la diversidad cultural y lingüística del mundo presentando una diversidad de películas y cineastas, destacando el papel crucial que juegan las lenguas en nuestra vida diaria. Este año, el festival se realizará íntegramente en línea.

(Jarraitu) (Inglesez)