Behin baino gehiagotan hitz egin dugu Sherpa euskal enpresaz, gailu mugikorretarako laguntzaile digitalen alorrean duen presentziagatik.

Gaur, berriro ekarri dugu hona, baina ez alor horretan egindako aurrerapenengatik, baizik eta adimen artifizialeko programa bat garatzeagatik. Programa horrek, Eusko Jaurlaritzari astebete lehenago iragarriko dio ZIUetan oheak behar direla jasaten ari garen koronabirus-pandemian.

Xabier Uribe-Etxeberriak, CEO eta Sherparen sortzaileak, Archyde-n jasotako artikuluan azaltzen denez, «startup» honen proiektua da, munduko Adimen Artifizialaren arloko hamar enpresa garrantzitsuenetariko bat:

«Softwar-a, gai da ZIUn okupatutako ohe-kopurua zazpi egun lehenago iragartzeko, ospitaleen eta eskualdeen arabera sailkatuta. Osakidetza, ZIU bat 5 egunetan instalatzeko gai dela kontuan hartuta, prestatzeko denbora eta bi egun gehiago emango dizkiegu.

Nola funtzionatzen du tresnak? : Italiako datuak erabiltzen ditugu, eta, Espainiaren aurretik bi aste daudela ikusita, herrialde horretan gertatzen ari dena gurera estrapolatzeko aukera ematen digu. Antzeko eskualdeak bilatzen ditugu, eta eredu matematikoak aplikatzen ditugu adimen artifizialarekin eta ikaskuntza automatikoarekin batera. Emaitzak oso onak dira»

I+G+B proiektuak gure herrialdean kokatuta edukitzea funtsezkoa den beste adibide bat da, munduarentzat lan egiten dutenak, baina herriarentzat eta herriagatik ere pentsatzen dutenak.

Archyde – 2020/4/14 – AEB

The Basque idea that allows anticipating the needs of emergencies with Artificial Intelligence

The Covid-19 coronavirus is wreaking havoc on the Spanish healthcare system. Technology is playing an important role in this pandemic. In regions such as the Basque Country, a tool based on Artificial Intelligence has been launched, which is capable of forecasting the needs of the ICUs a week in advance. The idea is to specify the number of beds that will be needed in the intensive care units.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)