Itzultzailea: Leire Madariaga

Aste hontan, munduan zehar dagoen euskal Komunitatearen zati bat, antolatuena, biltzen duen euskal etxeen ordezkari gorena izango dugu Euzkadin. Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldun guztien ordezkariak Bilbon izango ditugula esan genezake.

Mundu guztiko euskaldunak; zazpi lurraldeetan jatorria duten euskaldunak; euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingeselez…hitz egiten duten euskaldunak; Eusko Jaurlaritzan erregistratu diren 193 euskaletxeetan antolatutako euskaldunak; erbesteratu berri duten euskaldunak, edo noren sustraiek bide luze bat ibili izan duten kanpoaldean, mendeetan zehar baita…

Baina guztiak dira…euskaldun. 1942an Lehendakari Aguirrek zioen bezala «hauek hartzen dituen herrialdeko biztanle hoberenak», eta denpora batean jatorriko aberrira estu loturik. Aberria harro sentiarazten dituzte, nahiz eta merezi duten beste ezagutuak eta aintzatetsiak izan ez.

Gai garrantzitsua da. Euskaldun horiek gure komunitatearen beharrezkoak dira eta oso garrantzitsuak gure nazioarentzat. Haiek dira gure «lantzaren punta» mundu aurrean, eta denbora zailenetan, milaka euskaldun salbatu zituzten laguntza eta solidaritate sarearentzat funtsezko. Hala ere, ez dago ezagutza ez aintzatetsi argirik Euzkadin.

Berdina gertatzen da beste leku batzuetan bizi diren euskaldunek, euskal errealitate nazionalari buruz duten ezagutzarekin. Askotan irudi idilikoa dute, gaur egun dagoen euskal errealitatetik urrun.

Askotan aipatzen dugu, nahiz eta euskaldun kontinentalak eta penintsularrak elkarrekin bizi ez direla ondo ezagutzen, eta era berean diogu, disporako eta «barruko» euskaldunak ez direla ezagutzen. Beharrezkoa da, ezinbestekoa, ezagutza hori indartzea; bi drekzioetan doan komunikazioa handitzea; eta gainera, ikuspuntu praktiko batetik gure Komunitate nazioanalaren parte garrantzitsu eta beharrezko izatea ziurtatu behar dugu.

Kongresu hau, edota azken Euskal Gizataldeen Kongresu Mundialetik sortutako eta ospatu berri den Diasporaren Eguna bezala ospakizunak garrantzitsuak dira. Baina euskal gizarteak, euskaldun horiek, euskal komunitate nazionala sortzen duten “gu” horren beharrezko parte direla ikasi eta sentitu behar du. Elkar behar gara. Herri bezala izateko eta jarraitzeko antzeman behar gara.

Kongresu hau, eta munduko euskaldunak Aberrian egotea elkar ezagutza honetarako garrantzitsua da. Eta era berean diasporako gazteak Euzkadi ezagutzera ekartzen dituen Gaztemundu programa. Norabide egokian doazen pausuak dira, baina gehitzen eta handitzen joan behar dira.

Euskal Gizataldeen VII Kongresu Mundiala

1994an, Euskal Parlamentuaren II. legegintzaldia hasi eta gutxira, «maiatzak 27ko 1994/8 LEGEA onartzen zen, Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo bizi ziren euskal zentru eta gizataldeekiko erlazioena». Parlamentu hori osotzen zuten 75 aulkitik, aldeko 40 botu eta 3 abstentzio lortuta onartzen zen.

Lege honek, 13. artikuluan, «Euskal Gizataldeen Kongresuan», zera zioen; « Euskal gizataldeen eta euskal instituzioen arteko kolaborazioa eta topaketa bultzatzeko, Euskal Gizataldeen Kongresua ospatuko da lau urterik behin».

Lehena, hurrengo urtean izango zen, 1995ean. Eta ordutik, 4 urterik behin ospatzen joan da. Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren webgunean, kongresu hauen antolaketaren arduradun direnak, topaketa hauen historia gordetzen du.

Guk pare bat alditan aipatu izan ditugu topaketa hauek, eta ikuspuntu ezberdinetatik. Guzti hauetatik bat nabarmendu nahi dugu, Paco Igartua euska-perutar kazetariak egiten duen lana aipatzen duguna. Kazetari hau, Lehendakari berak egindako gonbidapenarekin, lehen bi Euskal Gizataldeen Kongresu Mundialetan egon zen, eta hauetan, ekarpen garrantzitsuak egiteaz gain, kongresuen akten arduradun izan zen.

Eta guzti hau gogoratzearen zergatia, sarreraren izenburuagatik igarri izango duzue, topaketa honen zazpigarren edizioa hastear dago. Hauen mendearen laurdenarekin bat datorrena.

Partaideak irailaren 30ean helduko dira, eta urriak 2 eta 4ean ospatuko den kongresuaren protagonista izango dira. Topaketa hau, munduan zehar zabaltzen diren euskal zentruek eta orain dela 4 urtetik eginiko lan eta erreflexioen ondorio da. Hauek, hiru «eskulade-topaketa»-n bateratze-lana egin izan dute ere:

  • Europa, Asia eta Ozeaniko euskal etxeen Batzarra
    (maiatzak 12tik 14ra, 2017 Paris / Saint Ouen)
  • Ipar-amerikako euskal etxeen eskualde Batzarra
    (2018ko otsailak 16 Basque Cultural Center South San Francisco)
  • Hegoamerika eta zentroamerikako eskualde Batzarra
    (2018ko azaroak 2an Mar del Plata hirian)

Bilbora, legeak dioen bezala, dauden euskal zentruen federazio bakoitzaren hiru ordezkari etorriko dira, eta federaziorik ez dagoen herrialdeetako euskal zentruen hiru ordezkari.

Hauekin batera, Euskal Gizataldeekin Erlazioen Aholkulari Kontseiluaren partaideek, Eusko Jaurlaritzako izandako lehendakariak, eta Euskal Parlamentuan dauden talde parlamentari bakoitzaren kide batek parte hartuko dute kongresu honetan. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren gonbidapenarekin, euskal gizataldeekin lotura duten beste instituzio ordezkari edo pertsonak ere joan daitezke (Paco Igartuaren kasua izan zen bezala).

 

Bisitatzen gaituztenentzat, gauza bat bakarrik esan nahi diegu:

Ongi Etorri!!!

Kongresu honen informazioa ezagutzeko Eusko Jaurlaritzaren hurrengo webgunea bisita dezakezue.

Programa hurrengoa da

Descargar (PDF, 146KB)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2