Itzultzailea: Leire Madariaga

CBC, kanadar kate publikoak, herrialde hartan, Eskozia Berrian konkretuki bizi diren eta euskal kultura ezagutaratzera ematen ari diren euskaldun biri buruzko berri bikain bat kontatzen digu. Izate hau, munduko alde hartan euskaldunen historiaren adierazle hurbilena dugu. Izate hau, gutxienez bost mendeetan zehar zabaldu izan da (nahiz eta guk denbora luzeago izan den pentsatu) eta hau askotan aipatu izan dugu euskal baleontziei buruz idatzitako aritkuluetan.

Louisbour Gotorlekua, Frantziako Erregearen mandatupean eraiki zen herri-gotorleku frantziar garrantzitsua izan zen. Momentu hartan Île Royale bezala ezagutua eta orain Cape Breton Island (ingelesen arabera), edo Île du Cap-Breton  (frantziarren arabera)

Luis XIV-ek lurralde bakarra indartzea zuen helburu, Ultrecht hitzarmena eta gero bere menpe zegoen lurralde bakarra, eta Ipar-amerikako alde hartako lurralde frantziar asko britaniar kontrolpean jartzen zituena.

Finkatze hau eta bere defentsak, guztiz suntsituak izan ziren britainarrengatik 1760an. 200 urte geroago, 1961ean, Kanadako gobernuak, herriaren eta defentsen laurdena berreraikitzearen lana hartu zuen, 1740.hamarkadan herriak zuen irudia eta zabalera irudikatzeko.

Garai hartan, ur haietan baleontziak eta euskal arrantzaleak aurki zitezkeen. Britainiarren ur haietatik bota aurretik. Pirinioetako alde bietako euskaldunentzat, Ultrecht Hitzarmenak eragindako zorigaitzetako bat, nahiz eta hauen eskubideak babestu (penintsular kasuan hau hitzarmenaren XV.artikuluan bilduta zegoen) non euskaldunak «bizkaitar» bezala izendatuak ziren eta «Espainiako herri bat» bezala deskribatzen zen.

Kanadako euskal herentzi hau gogorarazi eta zabaltzeko, kanadar biztanleriaren eta baita «lehen nazioen» kideen artean geratzen den legatu hau, aurton, euskal gazte bi daude bertan, biak gure nazioko alde penintsularrekoak.

Hernaniko Mirari Loyarte Aramburu eta Iruñeako Amets Aranguren Arrieta dira. Euskaraz gain, gaztelera, ingelesa eta frantsesa hitz egiten dute. Hauen helburua, «leku historiko» honetako pertsonekin, euskal musika, kultura, historia eta tradizioak partekatzea da.

Proiektu hau Parks Canada, Eusko Jaurlaritzako Etxepare Institutua, Cape Breton Institutua eta Jauzarrea, euskal kulturaren ikerketa eta zabalketarako funtsaren kolaborazioari esker egin da.

Adierazi dugun bezala, CBC-k bi formatutan kontatzen digu:

Alde batetik Brittany Wentzell-en artikuluak ekintza honen aspektu guztiak kontatzen dizkigu. Honen jatorria barne: orain dela urte batzuk Mi’kmaq herriaren eta bale eta bakailuaren atzetik kosta hartara heldu ziren euskaldunen (eta guk blog honetan bildu genuen) arteko erlazioak ikertzeko lurralde hartan eginiko hitzaldi batetan.

Artikuluari «akats» bat bakarrik aterako digou. Baieztapen honi buruz ari gara:

The Basque people live in northern Spain, but their language is unrelated to any other tongue on Earth.(Los vascos viven en el norte de España, pero su idioma no está relacionado con ninguna otra lengua en la Tierra).

Euskaldunok oso aspaldiko garaitik bizi izan gara lurralde honetan, eta hau orain, Espainiako Erreinua eta frantziar Errepublikak administratzen du. Baieztapen harrigarria, alde hartan euskaldunek duten izatearen garrantzia eta komunitatearen garapenerako duten rol protagonista antzematen duelako, eta «ingelesek gotorlekua akabatu eta gero euskaldun gehiengoa Espainia edo Frantziara bueltatu zirela» adierazten duelako. Euskaldunak «Frantziara» bueltatu baziren, hauen jatorria lurralde hartan zegoelako izango zen, hau da, Euskal Herri kontinentalean.

Baina CBC-k emandako eta kazetari berdinak eginiko irrati-erreportaiaren audioa dugu. Honetan bertan dauden euskaldun biak elkarrizketatzen dira. (Gure kidea den Leire Madariagaren lan ordainezinari esker itzulia eta transkribatuta eskeintzen dizuegu)

Kasu honetan ere, kanadar kazetariak, ur horietan balearen arrantzaren garapenean Lapurditik zihoazen euskal baleontziek, «bizkaitar» (Bizkaia eta Gipuzkoa) portuetatik zihoazen belaontzien laguntzarenkin, izan zuten rola ez du ezagutzen edo aipatzea ahaztu egin du. Euskal kontinental hauek kortsario eta itsasontzi eraikitzaile bezala izandako rol protagonista.

Zalantza gabe akats hauek ez dira kazetariarenak, baizik eta euskaldunok dugun historia banatua, ezezaguna, ezkutua eta askotan «bahitua» delako. Nazio bezala beraz, guztion memoria propioa aldarrikatzeko lan handia dugu.

CBC – 2019/7/22 – Kanada

New Louisbourg volunteers Basque in chance to share unique culture

A pilot project at the Fortress of Louisbourg in Cape Breton, N.S., aims to share the rich history of the Basque people, who played an important role in founding the community. While any visitor to the site will quickly learn the town was settled by the French, it’s not as obvious that Basque people also played a key role. Two volunteer interpreters from Spain’s autonomous Basque Country are changing that this summer.

(Jarraitu)
Google-en itzultzailea. CBC-k ez du Google-en itzultzaile automatikoa onartzen. Testua ebaki eta itzultzailearen orrialdean itsatsi behar da


Cape Breton Post – 2019/7/15 – Kanada

Visiting students remind Cape Bretoners of Basque influence on island’s history

Basque students Mirari Loyarte Aramburu, left, and Amets Aranguren Arrieta are shown in front of the Desroches building at the Fortress of Louisbourg site. Both are in Cape Breton to interpret the history and culture of the Basque people who came to the Fortress in the 18th century. CONTRIBUTED/PARKS CANADA – Contributed

Two students from the Basque Country are rekindling interest in a long-forgotten aspect of Cape Breton history. According to Eddie Kennedy, visitor experience manager at the Fortress of Louisbourg National Historic Park, the two students were chosen to interpret the history and culture of the Basque people who were present at the Fortress in the 18th century as well as share their culture and learn about the heritage of Cape Breton and the Fortress of Louisbourg.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)

CBC – 2019/7/22 – Kanada

Reviving Basque culture to the Fortress of Louisbourg


Our current affairs reporter Brittany Wentzell introduces a couple of Basque students who are interpreting Basque culture and history at the Fortress of Louisbourg this summer. Also, hear from Eddie Kennedy, Visitor Experience Manager for Parks Canada.

(Leire Madariagak ediniko itzulpen eta transkripzioa)

Louisbourgeko Gotorlekua frantsesek eraiki zutela jakina da. Baina jende askok ez daki euskaldunek komunitatean garrantzitsuak izan zirela. Proiektu piloto batek hau aldatu nahi du. Euskal Herria, Espainiaren iparraldean dagoen komunitate autonomo bat da eta eskualdeko interprete bolondres bi uda pasatzen ari dira gotorlekuan. XVIII.mendeko euskal jantziak daramatzate soinean, instrumentu tradizionalen musika jotzen dute, eta gotorlekua bisitatzen datozenei beraien historia kontatzen die. Information Morning-eko Brittany Wentzell haiengana hurbildu zen orain dela gutxi.

Mirari Loyarte Aramburu dut izena eta Hernanitik nator, Euskal Herritik.

Amets Aranguren Arrieta naiz ni, eta Euskal Herritik nator, hiriburutik, Iruñea du izena.

Eta zer dela eta aurkeztu zineten bolondres bezala?

Historia maite dut, eta etxetik urrun hau interpretatzeko aukera paregabea zela uste nuen, eta era berean erlazio kultural bat sortzeko aukera, beraz, aurkeztutako aukera aprobetxatu nuen eta hementxe nago.

Bai, nik ere Mirari bezala aukera oso interesgarria dela uste dut. Leku historiko hau ezagutzeko eta jendeak nola lan egiten duen ikusteko aukera bikaina.

Eddie Kennedy, Louisbourg Gotorlekuaren Bisitarien Esperientziaren Zuzendaria.

Eta bi ikasle hauekin daukazun programari buruz zerbait konta zenezake?

Bai, noski. Kanada Parkean beti gabiltza Louisbourgeko programazioa hobetzeko eta eguneratzeko era berriak bilatzen, eta programa hau, pasa den udazkenean Cape Breton Unibertsitatean ospatutako hitzaldi baten ondoren gertatu zen. Cape Bretoneko Unama’ki Unibertsitateak eta Jauzarreak, Euskal Herriko irabazi-asmorik gabeko taldeak antolatutako euskal hitzaldi bat. Beraz, hitzaldi hartatik, gure elkarrizketak ideia honen inguruan izan dira, “ez litzateke ideia ona izango udan zehar euskal ikasle eta bolondres bi, euskal kultura interpretatzen izatea? Azken finean XVIII.mendean Louisbourg eko kulturaren parte garrantzitsua izan zen. Orain arte, euskal kultura nolabait interpretatzen genuen, bisitariak, autobusetik jeitsi bezain pronto ikusten zuten lehen etxea, euskal arrantzaleen etxe tipikoa izandakoa ikusten zuen eta. Baina ez dugu euskalduna den edo euskara hitz egiten duen langilerik. Beraz, Euskal Herriko pertsonak gonbidatzera eraman zigun honek, hizkuntza hitz egiten dutenak, kultura ulertzen dutenal, betiko dantzak ezagutzen dituztenak, eta era horretan, bisitariek euskal herriarekin esperientzia pertsonala bizitzeko aukera emango zuen programa.

Kontako zenidake historia horren zatitxo bat? Ze garrantzi izan zuen euskal herriak Louisbourgen?

Nagusiki urtaroka arrantza egitera zetozen eta arrantza denboraldia amaitzean Frantziara zihoazen arrantzaleak izan ziren, baina horretan baino gauza gehiagotan sartuak zeuden. Herriaren administrazioan eta merkataritzan sartuak zeuden. Gure marken arabera, XVIII.mendeetan Louisbourgeko bigarren talde kultural-demografiko handiena ziren, eta euskara hain zen presente, herriaren talde honen beharrak asetzeko epaile administratiboek eta apaizek euskara hitz egin dezaten eskaerak egin zitzizkiola gobernatzaileari.

Beraz, gotorlekua suntsitu ondoren, nola galdu zen euskal zati garrantzitsu hori?

Beno, gehiengoa migratzaileak ziren, uda garaian lan egiteko etortzen ziren eta gero beraien jatorrira bueltatuko ziren, eta geratzen zirenak gutxiengoak ziren. Gehiengoa etorri, arrantzatu, eta joan egingo zen, euskal kulturan ohikoa den zerbait. Louisbourg akabatu zenean, gehiengoa Frantziara bueltatu zen, baina beste batzuek gaur egun Espainia denera migratu zuten. Euskal Herriak Espainiarekin eta Frantziarekin ditu mugak, beraz Louisbourgen suntsiketa eta gero, bueltatu egin ziren. Baina gaur egun arte iraun duten izenak daude Cape Breton irlan. Gayash, adibidez, euskal izen bat da, eta kulturak hemen jarraitzen du, baina ez da euskal kultura bezala antzematen. Beraz, uda honetan zehar euskal ikasle bi hauek hemen izateak, jendeak euskal kulturaren nondik norakoak hobeto uler ditzatera lagunduko digu.

Zer nolako gauzak kontatzen dizkiezue bisitariei? Zeintzuk dira historiaren alde garrantzitsuenak?

Gehien harrotzen gaituen zerbait gure hizkuntza da, Europako hizkuntzarik zaharrena da. Honek benetan harrotzen gaituen zerbait da. Eta gero ba musika, dantza tradizionalak….

Turistek ez dakite Euskal Herria mapan kokatzen, beraz geografikoki non dagoen azaltzen diegu.

Bai, zeren batzuetan…ez dakite euskal kulturari buruz ezer, beraz erronka hori ere badugu. Azkenean, informazioa aukeratzen ikasi dugu, heldu bezain pronto ezin diezuelako dakizun guztia kontatu.

Axola zaizue pixka batean zuekin joango banintz hemen egiten duzuena ikusi ahal izateko?

Bai, nola ez, etorri.

Konta iezadazue instrumentu honi buruz zerbait, muturretan piezak dituen flauta mota honi buruz.

Euskal instrumendu tradizionala da. Flauta bat bezalakoa da, baina hiru zulo baino ez ditu, beraz zure putzadaren arabera funtzionatzen du…

Bai, hori da, putz egiterakoan egiten duzun indarraren arabera, tonu ezberdina ateratzen da.

Bai, hiru zulo baino ez dituelako. Beraz, XVIII.mendeko erreplika bat da, eta XVIII.mendean izango litzatekeen bezalakoa da, bai itxuraz eta baita erabilitako materialean.

Bai, boj, boje, boj, boje…da

Konta iezadazue zuen jantzieri buruz zerbait, zertan dira hemen dauden frantziarrengatik ezberdin?

Ezberdina den lehen gauza zapia izango litzateke, hau egiteak denbora gehiago darama.

Arropa ez da hain ezberdina.

Era ezberdinean egina.

Barregarria zen, prestakuntza edo training bat izan genuelako hona etorri baino lehen, eta hemengo jantziak erakutsi zizkiguten, eta egia esan antzekotasun asko ikusi genituen, guk poltsiko antzeko bat dugu eta hemengoen berdinak dira.

Euskaraz hitz egitera animatuko zinatekete nik entzun dezadan? Badakizue, publiko guztiarentzat, agian euskaldun baten bat entzuten egongo da eta!

Noski baietz!

Bada, ez dakit, Mirari eta Amets gara, Euskal Herritik etorri gara, hemen Louisbourg-en uda pasatzeko, pixka bat euskal kultura edo ere hemen hedatzeko, garai batean zegoen moduan guk interpretatzeko…

Asko ikasten ari gara, azken finean elkarrenganako erlazioa bait da, asko ematen dugu, baina era berean asko jasotzen dugu.

Mirari Loyarte Aramburu eta Amets Aranguren Arrieta, Louisbourgeko Gotorlekuan uda pasatzen ari diren euskal ikasle bi dira. Eddie Kennedu Kanada Parkeko Bisitarien Esperientziaren Zuzendaria da, eta Information Morning-eko Brittany Wentzellekin hitz egiten zeuden.

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.