Itzultzailea: Leire Madariaga

Building webgunean Ike Ijehk sinatutako «Bilbo efektua»ri buruzko artikulu hau geneukan «errekamaran». Building, 1843 martxan jarri zen eraikuntzari buruzko britainiar aldizkaria da. Blogean gune bat eskeini edo ez erabakia hartzeko genbilen, baina ez genuen azken erabakia hartzen, honi buruz dagoeneko idatzi izan dugulako.

Baina egia esan, biltzeko beharra geneukala sentitu dugu. Gehien bat, gaietan sakondu gabe idazten dutenentzat ideia huts, sinple eta hutsak erreferente bihurtzeko arriskua somatzen dugulako.

Artikulu honi sarrera ematen dion baieztapena irakurtzen jarraitzeak asko nekatzen du:

It’s called the Bilbao effect: an impecunious city engages a stellar architect to build an arts venue at fabulous expense in the expectation that urban regeneration will follow as night follows day…
(Bilbo efektua deitzen zaio: hiri txiro batek arkitektu oso ezaguna kontratatzen du arteari zuzendutako leku bat prezio paregabean eraikitzeko, hiri birsorketak, gauak egunari jarraitzen dion bezala jarraituko diolakoan…)

Bilbo ez da inoiz hiri «txiroa» izan. Egia da, munduko beste txoko eta hiri bezala, hau ere ekonomiaren aldaketaz eraginda izan dela, baina txiro kontzeptua ezin da Bilbo bezala hiri batekin lotu.

Baina gainera, Guggenheim bezala eraikuntzaren prezioa «prezio paregabe» bezala deskribatzeak, hirigintzaren jakitun batentzat desegokia iruditzen zaigu. Museoan egindako inbertsioa, Bilboko hiri eraldaketa bultzatzeko egindako inbertsioen testuinguruan kokatzen badugu, baieztapenaren zentzugabekeria ulertuko dugu. Inertitutako 7.000 milioien aurrean, Bilboko Guggenheim Museoak 166 milioi eraman ditu (honetan eraikuntzaren sorkuntza eta lehen betiko bilduma sartzen dugu)

Erreferentzi bezala, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Ondasunek, 2018an 15.000 milioi euro bildu dute (2,3milioi biztanlekin)

Azken finean, idazterakoan serioagoa izan behar da. Eta «mirari» bat bultzatzeko helburuarekin, infraestruktura garestiak eraikitzera bultzatu diren hiriak izan badira, ez da Bilbon gertatutakoaren errua. Euskal instituzioei honen nondik-norakoak, proiektuaren helburuak ez galdetzeagatik eta era berean, beharrezko ezagutza gabe idatziriko artikuluak erreferente izateagatik gertatzen da.

Konparaketa bezala, eta euskal hiri honetan «gertatutakoa» ondo ulertu duen jakitun baten artikuluak gomendatzen ditugu, Richard Laymanek Rebuilding Place in the Urban Space blogean argitaratutako artikuluak hain zuzen. Honetan argi eta garbi azaltzen da guztia.

 

Building – 2018/12/5 – Britainia Handia

Cities love to build arts venues to trigger urban regeneration – but it doesn’t always work out

It’s called the Bilbao effect: an impecunious city engages a stellar architect to build an arts venue at fabulous expense in the expectation that urban regeneration will follow as night follows day. Alas, it doesn’t always turn out this way. Ike Ijeh gets his shotgun out

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.