Itzultzailea: Leire Madariaga
Orain dela asko, Aita dokumentalaren aurkezpena egiten genuen, Chema Salcedok, Perura emigratu zuen gudari baten, Jose Salcedo Molinuevo-ren seme kazetariak eginiko famili-memoriaren bilaketaren kontakizuna hain zuzen.
Orain, Limako Arantzazu Euzko Etxeak eginiko kudeaketari esker, dokumental hau gure blogeko betirako edukietara gehitu ahal izan dugu. Euskaldun guztien eta bereziki diasporaren eskura egon dadin, eta gainera, urtero Argentinan ospatzen den eta aurton Mar de Platako Denak Bat Euskal Etxeak antolatzen duen Euskal Aste Nazionaleko ekintzei ekarpen bat egin nahi izan diotelako Limatik.
Guzti hau, Franco kriminalaren diktadura dela eta bereziki Amerikara, baina munduan zehar dauden euskal komunitateko milaka kide, bizitza berri bat sortzera joan behar izan zuten nagusien berriz elkar aurkitzeari buruzko historia honekin erretratatuak eta islatuak sentituko dira.
Historio honen protagonista, Zugastietako bere etxea atzean utzi eta 77 M.A.I. Irrintzi Euskadiko Ejertzitoaren Batailoira elkartu zen bere Aberria babesteko, Errepublikaren kontra emandako kolpe militarra eta gero. Eta nola dira gauzak, Jack Prendergast irlandar errepublikanoak, euskal nazionalismoarekin batera faszismoari aurre egiteko kapitain modura borrokatu zuen batailoi berdinarekin elkartu zen.
Aberria eta Demokraziarekiko konpromesuagatik Euzkadiko gerrate garai osoan borrokatu zuen gazte hark, eta porrota eta gartzela ondoren, pasa den mendeko´50 urteen hasieran Perura emigratu zuen. Etorkizun hobeago eta askeago baten bila egin zuen bere familiaren konpainian.
Chema Salcedo, semea, 5 urte zituela heldu zen Callao portura bere familiarekin, eta bertan, familiaren bidea jarraituz, hartu zituzten gizartera posible zitzaion era hoberenean integratu zen eta txikitatik bere aitaren ahoan entzun zuen gizon haren mezuari kasu eginez: Jose Antonio Aguirreren mezua, Lehendakaria, bere aitak lider bezala zuena. Frankismotik ihes egin behar izan zuten hamar milaka euskaldunei «Aberriarekiko konpromesua mantentzea» eta «hartzen zituzten lurraldeko biztanleen artean, hiritar hoberenak izan behar zutela».
Chema Salcedo aholku bi horiek jarraitzen direnean gertatzen denaren adibide da. Perutar komunikabide munduan “guztia” izan da eta da: erredaktore, kazetari, atzerriko berriemailea, zutabegilea, editorea, unibertsitateko irakasle, saioegilea, egunkari zuzendaria eta zinema zuzendaria. Baina diasporako euskalduna ere bada, eta gainera frankismoko matxinatuen garaipena eta gero, milaka euskal abertzale jazarpen politiko eta sozialetik eta baita Francisco Francoren erregimen diktatorialak ekarritako miseriatik ihes egiten laguntzeko mundu berrira eraman zituen diasporakoa.
Francisco Igartuak, beste euskaldun batek sortutako (eta jadanik aipatu duguna) Oiga aldizkarian zutabegile bezala kolaboratu zuen (aurton bere lehen alearen 70.urteurrena ospatzen da)
Bere aita 2012an hil zen eta honen heriotza eta gero eginbeharreko bi eskakizun utzi zituen. Bere hilkutxa Ikurrin batez estalia izatea eta semeak, berak gudari bezala idatzitako memoriak irakurtzea.
Guri dokumental honetako gauza askok hunkitu gaituzte. Horietako asko, izenak aldatuta, “etxeko” historien kopia perfektuak dira. Baina gauza guztien artean, gudari bati bere azken bidaian laguntzeko Perun “sortutako” Ikurrin baten kontakizuna liluragarria iruditu zaigu. Bereziki, azken urteetan zaindutako pertsonak kontatzen duen emozioagatik.
Memoria horiek irakurketatik, eta bere bizitzan zehar bere aitak kontatutak kontakizun guztietatik sortzen da bilaketa eta berriz elkartze bat kontatzen duen dokumental hau. Chema Salcedok bere aita; bere nagusien Aberria; Euskal Herriaren Kaura; eta ziur gaude bere buruarekin, bere sustrai eta senideekin egindako berriz elkartze anizkoitza.
Bidai honetan, Chema Salcedo bere aita nagusiarekin Liman hasten da, eta bere familia eta Euskaldunen historiaren parte honetatik egindako bidaitik, bere aita gazte izanik Askatasuna eta Aberria babesteko batailan borrokatzen aurkitzen du.
Hau da dokumentala. Gure historiaren parte garrantzitsua denaren historio hau disfrutatu.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country