Itzultzailea: Leire Madariaga

Vicente “Vincent” Doroteo Elordietaren historioa liburu batean adierazteko modukoa da. Eta horrela izan zen, Helen Forrester britaniar-kanadatar idazlearen “The Liverpool Basque” izeneko liburuan.

Guk inoiz ez dugu honi buruzko ezer irakurri, baina beti bezala, Euskonews ezinbesteko webgunean, honen bizitzari buruzko erreferentziaren bat dago. Koldo San Sebastiánen artikulu batetan, Liverpooleko euskaldunen presentzia eta rolari buruz hitz egiten da. Gure historiaren garai zoragarri bati buruz hitz egiten digun artikulua, eta guk, euskaldunok, gutxi dakiguna.

Reginald “Dutch” Thompsonek, The Bygone Days izeneko CBCko bere atalean argitaratutako artikuluari esker enteratu gara honetaz. Atal honetan Prince Edward Islanden historiak biltzen ditu. Artikulu honetan zehazki, zaldiei garagardoa edo “tabakoa murtxikatzea” gustatu diezaieketeela kontatzen da. Gure kasuan, Elordieta deskubritzeko eta Liverpoolen dagoen euskal presentzia ikuskatzeko baliagarria izan zaigu.

Doroteo Elordieta Liverpoolen jaiotako euskalduna da. Bigarren Gerra Munduan, Eskozia Berriaren aurrean bere merkantzi-ontzia torpedoz erasoa izan eta gero Kanadan bizitzen amaitu zuen. Famili bikain baten kide zen euskal bikain baten bizitzaren adibide txiki bat. Itsasoko otso honen abenturetan interesatuak daudenentzat, bi ordu baino gehiagoko historio grabatuak aurki ditzakezue interneten, Island Voice proiektuan bilduak.

Vicente Elordieta bere gurasoekin Liverpoolen

Pixka bat bilatuz, Elordietari buruzko informazio asko aurkitu dugu. Euskaldunei buruzko hainbat liburuetan aipatua agertzen da. Museum of Liverpoolen familia honen argazkiak aurkitu ditugu, 1908an Liverpoolen eginiko Saturnina Clemencot eta Doroteo Vicente Elordietaren gurasoenak barne. Saturnina 1882an jaio zen Liverpoolen, Prudencio Clemencot eta Ignacia Ansuateguiren alaba, biak Elantxobe euskal arrantza portukoak eta Liverpooleko euskal hotel bat gobernatu zutenak. Formbyn 1981ean hil zen. Doroteo 1883an jaio zen Gauteguiz Arteaga izeneko euskal herri batetan. Larrinaga lerroko arrantzalea izan zen eta itsasoan galdu zen, 1921ean SS Esperantza ondoratu zenean.

Kirsty Hooperek Helen Forresteren heriotza liburuan adierazten duen bezala, aurretik aipatutako liburuaren autoreak dioen bezala, historio hau ezagutzera emateak “Liverpooleko euskaldunek munduko euskal historia mugagabean duten lekua berreskuratzera” lagunduko du.

 


CBC – 22/7/2018 – Canadá

How horses got hooked in P.E.I.’s Bygone Days

Horses were the backbone of the farm on P.E.I. until the 1950s. And just like people, some horses fall prey to bad habits — in the bygone days of P.E.I., historian Dutch Thompson discovered some even drank alcohol and chewed tobacco.  Vincente Elordieta was born in 1909 and grew up in Liverpool, England, where the legendary horses carted goods to and from the busy docks. He died in P.E.I. at age 94.

(Jarraitu)
Google Itzultzailea. CBCk ez du Google-en itzultzaile sistema automatikoa onartzen. Textua ebaki eta itzultzailearen orrialdean itsatsi behar da.

Books on Spain -29/11/2011 – Gran Bretaña

HELEN FORRESTER (1919-2011), AUTHOR OF THE LIVERPOOL BASQUE, HAS DIED

I was very sad to hear today that Helen Forrester, author of the wonderful 1993 novel The Liverpool Basque, has died at the age of 92.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)

Liverpooleko portua XX.mendearen hasieran

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.