Itzultzailea: Leire Madariaga

Euskaldunen Herriko bideak zeharkatu dituen Tour de France 2018 amaitu berri da. Euskal geografiaren puntu berezi bi lotzen dituen erlojupeko gogor batekin egin du: Senpere, urtero Herri Urrats ospatzen den lekua, eta Ezpeleta, gure herrialdeko piper bat izendatzen duen herria. Gainera, urtero bezala, frantziar hiriburuan, Eliseo Zelaietan amaitzen den txirrindulari lasterketaren aurreko etapa da.

Ziur geunden etapa honek kolore propioak izango zituela. Gure nazioaren koloreak, ikurriñarenak. Eta horrela izan da eta horrela ikusi du munduak.

“Eguneko irudia”, Antolatzaileen Twitterean adierazten den bezala hauxe izan da:

Munduko jarraitzaile guztiek aspektu kultural eta geografikoan informazio gehiago izateko aukera izan du, telebisten helikopteroei esker batez ere.

Euskal lurraldean (faltan botatzen da Euskadi Txirridularitza Taldea Tour-ean) ospatutako txirridularitza festari buruz bildutako informazio guztien arteak, bik harritu gaitu eta zuekin partekatu nahi dugu.

Bata Ciaran Faheyk Associated Pressarentzat eginikoa da eta komunikabide ezberdinetan argitaratutakoa. Honetan, gure herrialdeko aspektu gastronomiko eta kulturalaren puntu interesgarriak nabarmentzen eta laburtzen ditu, “gainerako Frantziatin hain ezberdina den eskualdea“.

Bestea Velonews webgunean dago eta Spencer Powlisonek sinatzen du. Honetan Euskal Herria Pirinioen bi aldeetan zabaltzen dela adierazten da eta hegoaldean kokatzen den txirridularitzarako arropetan berezitutako konpainia bati buruz hitz egiten du, Etxeondo hain zuzen. Honek, erlojupekoan parte hartzeko zuen arropa galdu zuela konturatu zen, honetan parte hartzeko 5 ordu geratzen zirela, eta Etxeondok bat egin eta ordurako heltzea lortu zuen. Honi erlojupekoa irabaztera eraman zion “euskal” miraria.

Fox News – 2018/7/28 – USA

TASTE OF THE TOUR: Pan-seared squid in the Basque Country

anuncio-productos-basque-728x85-2