Itzultzailea: Leire Madariaga

Gai honi buruz ez idaztea genuen buruan, baina Espainiako Erreinuan gertatutakoaren defentsaren zabalera makinaria ikusten dugu. Beraz honen adibide bat bildu izan nahi dugu, munduan zehar “Altsasuko kasua”ren irudiaren zabaleraren eredu bat.

Alberto García Marrder hondurastar kazetari ezaguna da. 2013an honi eginiko elkarrizketa batean, bere ibilbide profesionalaren birpaso zabala egin zuen, munduan zehar bildutako gertaera historiko garrantzitsuenena. Kazetariak hezi ditu ere.

Honi buruz idazten dugu, El País egunkari hondurastarrean iritzi artikulu bat argitaratu berri du, eta hain zuzen, artikulu hau, kazetari batek bere lana duintasunez egiteko egin behar ez denaren adibide bezala gorde beharko luke.

Gizon hau, textu honetan ez delako kazetari bezala izendau, baina bai “lagunen lagun” (eta ez lanagatik, Francoren garaitik, EFE Agentziarena), lerro hauetan, zuzenbideko eta komunikabideetako lotsa bihurtzen dituen gezurrak, egi erdiak eta ez esateak bildu ditu.

Ez dugu textua sakonki ikertuko, baina honetan bere esperientziadun profesional batek egiten ez dituen fundamentu gabeko baieztapenak aurkitu ditzakegu.

Bertsio bat egitzat ematen du, erasoa jaso dutenena eta beste alde batetik akusatuek erasoan parte hartu ez dutela gezurra diotela adierazten du. Ez daki ere Espainiako Erreinuan, Europar Batasuneko Justizi Tribunalak behin eta berriz legea ez betetzeagatik kondenatzen duena, salatuak inozenteak direla epaina eman arte. Eta esaten dugun bezala, kasu askotan, tribunal komunitarioen esanari itxaron behar da egi judiziala zein den jakin ahal izateko.

ETA, euskal nazionalismoa eta biolentzia nahasten ditu inolako zehaztasunik gabe. “Euskal abertzale” guztiak, krudeltasun, agresio eta arrazoi bakarra duen mugimendu baten parte bezala aurkezten ditu. Ez dugu pentsatu ere nahi, gizon honek independentziaren borroka garaian amerikar abertzaleei buruz zer idatziko zukeen.

Baina hau, nahiz eta larria izan, ez da larriena. Larriena nafartar instituzioei buruz idazten duena da. Autoritate foralak eta bertokoak, salatutakoei babestea leporatzen die, eta era berean espainiar ezkerraldea.

Egia esan, gure iritzia, errealitate hau nahita eta era bolondresean adierazi nahi duela da.

Manisfestazioak, 50.000 pertsona bildu zituenak (Nafarroak 640.000 biztanle ditu), ez duen salatutakoen askatasuna eskatzen. Justizi eta proportzionaltasunez epaitzea eskatzen zen. “Detaileetan” sartu gabe, magistratua Guardia Zibilaren kargu altu baten emaztea izatea adibidez, prozesu honetan adierazten diren leporatze guztiak logikaz kanpo daudela nabarmena da. Magistratuek, ordezkari instituzionalek, partidu politikoek, giza erakundeek eta baita Nazioarteko Amnistiak babesten dutena.

Orkatil apurtu bat ondorio bezala izandako borroka batengatik terrorismoa leporatzea, 60 urte baino gehiago espetxeratzea eskatzea, 500 egun baino gehiago prisioaldi prebentiboan izatea, auzitegi berezi batek epaitzea…herrialde demokratiko baten sistema judizialaren zentzugabekeri lotsagarria da. Manifestazio horretan ez zen zigorgabetasuna eskatzen, baizik eta egindakoagatik epaitzea eta ez terrorismoagatik.

Alberto García Marrderek oso ondo betetzen du bere konpromesuekin eta bere lagunak gogoberotasunez babesten ditu. Eta hau, lagun bezala ohoratzen du. Baina era berean irakurleak desinformatzen ditu errealitatea manipulatuz eta kazetari batek izan beharreko printzipio etikoetatik urruntzen da.

Baina ez daitela larritu, munduan zehar dauden kazetari askori berdina gertatzen zaie “euskaldun txarrei” buruz idazten dutenean. Badakizue: Askoren mina….

El País – 2018/4/19 – Honduras

Altsasu: intolerantzia bortitza denean

Ingurunearen laguntza eta bortizkerian amaitzen diren intolerantziaren adibideak egunero ditugu munduan zehar. Baina kasu batek haserretu nau, eta zenbat eta gehiago irakurri, handiagoa da nire haserrea.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2