Itzultzailea: Leire Madariaga

Mike Randolph “espainiar janari eta kultura”ri buruzko podcasten idazle eta sortzailea da eta angulei buruz eta hauei buruz penintsulako iparraldean dagoen gustua.

BBCren webguneko Travel atalean argitaratu da, eta behin baino gehiagotan irakurri behar izan dugu, ondo ulertu dugula konturatzeko. Ez dakigu zerk harritu gaituen gehiago (xumeak izateagatik). Textuan elementu askok harritzen dutelako.

Alde batetik idazleak inork janari hau erakargarri aurkitzearen ulertezineriaren ideia transmititzearen nahia. Ondo azaltzen duen bezala, ez du ulertzen norbait zaporerik gabeko arrainen umeen eskukada batengatik hainbeste diru ordaintzeko prest egotea. Gainera “errezeta tradizional (bilbotar erara) baten arabera eginak daude, berakatz eta piper pikanteak oliba olio askotan prijituetan, angulak sartzen dira, haien zaporea menderatzeko era segurua”.

Artikulua irakurrita, jakitun espainiar askok ere balore gastronomiko hain gutxi duen zerbaitengatik prezio altu horiek ordaintzea ere ez dute ulertzen.

Beste alde batetik, edo artikuluak horrela adierazten du, elkarrizketatutako jatetxeen jabe eta jakitun askoren komentarioen arabera, angulak eskatzen dituzten pertsonek gastu ahalmenaren handikeria erakutsi nahi dute.

Zaila da bakoitzaren kulturatik mundua epaitzen dutenei tradizio eta elementu tradizionalak azaltzea. Ez dago ondo guk jaten ez ditugun, gustoko ez ditugun edo garestiak iruditzen zaizkigun janariak jaten dituztenek ez dutela ezer ulertzen pentsatzea.

Adibidez, arrainen arrautzak jaten dituzten pertsonak daude, nahiz eta oso garestia izan; inurriak, zizareak edota matxinsaltoak jaten dastatzen dituztenak; yaken tripak jaten dituztenak; surströmming gustoko dutenak, sardinzar egosia, betidanik ezagutu dugunontzat oso txarto usaintzen duenak. Jende guzti hau ez dago erratuta, nahiz eta guretzat gustu horiek arraroak izan. Gauza hauetan inor ez dago erratuta. Bakarrik ohitura, tradizio eta gustu hauek “ulertezinak” direla daude erratuta.

Guk orain dela asko ez dugu angularik jaten. Eta ez da gustatzen ez zaigulako, ordaindu ezin ditugulako baizik. Txikitan amak edo aitak prestatuta jaten genituen garaia gogoratzen dugu. Baina ez dugu pentsatu ere egiten, gaur egun jaten dituztenak “estatusa markatzeagatik” egiten dutela. Gustoko dituztelako egiten dute, disfrutatu egiten dituztelako eta bere ohitura eta kulturaren parte direlako.

Eta gastronomi ohiturei eta beraien kalitate eta zapore onari buruz hitz egiten hasita, ez dugu uste euskaldunok, gastronomi bikain eta ezagun baten oinarri ohiko gauzak egin zituen herri txiro batek, Bizkaiko Golkoaren bestalde dauden lagunengandik asko ikastear duenik.

Harrigarria, interesgarria eta argitzailea da, Britainia Handian adibidez, arrain honi buruz guk geneukan zaletasuna jakin arte, pentsu edo gorotz bezala erabiltzen zutela. Orain, jan egiten dituzte.

 BBC – 2018/3/14 – Britainia Handia

Why baby eels are one of Spain’s most expensive foods

Baby eels are one of Spain’s most expensive foods, but when you see them for the first time you might wonder why. They’re not, to put it mildly, something that cries out to be eaten. When alive, they’re transparent and slimy, slithering and squirming like tiny snakes. Cooked, they turn opaque and resemble limp, dead worms, except they’re white with two tiny black dots for eyes. Hungry yet?

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2