Itzultzailea: Leire Madariaga

David Romtvedt unibertsitate irakasle, poeta, musikari eta idazle bat da. Wyomingoa da eta Buffalon bizi da, Estatuaren iparraldean. Guk, hainbatetan hitz egin dugu “Far West” estatuan euskaldunek utzitako aztarna handiari buruz, Johnson konderrian, nongo hiriburuak, Buffalok, ikurriña bere banderaren diseinurako oinarri bezala hartu zuen.

Euskaldunak Buffalon, “Buffalotarrak: An Anthology of the Basques of Buffalo. Wyoming” liburutik ateratako argazkia. Dollie Iberlin eta David Romtwedt-ek egina.
Euskaldunak Buffalon, “Buffalotarrak: An Anthology of the Basques of Buffalo. Wyoming” liburutik ateratako argazkia. Dollie Iberlin eta David Romtwedt-ek egina.

David Romtvedt, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek argataratutako liburuak idatzi ditu gai honi buruz.  Trikitilaria da eta bere alabarekin batera, Caitlin Belem, EEBBetan euskal eragina duten lekuak zeharkatzen dituzte euskal musika joz. Smithsonian Folklife Festival 2016an egin zuten bezala, eta hemen bildu genuen bezala, euskal kultura, kultura gonbidatu bezala izan zuenak.

Gaurkoan beste arrazoi batengatik da gure sarreretako baten protagonista, High Country News aldizkarian artikulu bat idatzi duelako. “Mendebaldean” gertatzen diren historiak kontatzeaz arduratzen den aldizkaria, eta baten batean hemen aipatu izan duguna.

Artikulu honetan, euskal presentziak munduko alde honetan duen eragina eta geratzeko borondatea aipatzen eta azaltzen du, pertsona guztien arteko berdintasunari buruzko erreflexio batekin.

Honetarako, Cheyenneko Katedralean ezkontza bat aurrera eramaten ari den apaiz batek pertsona guztien arteko berdintasunari buruzko erreflexioak aprobetxatzen ditu, (bai, Mendebaldeko Historioen Cheyenne) EEBBetako errealitate politikoarekin alderatzeko, nongo presidenteak printzipio honekin apurtu nahi duen.

Blog hau egiten dugunoi gehien erakartzen diguten gaietako batzuk lotzen dituen historio unkigarri bat.

High Country News -18/2/92018 – USA

A celebration of equality and of the land

In November 2016, my daughter and I played fiddle and trikitixa accordion for a Wyoming wedding — traditional Basque music on the steps of Cheyenne’s Cathedral of St. Mary. The bride was descended from a sheepherding family of Basques, a group of people who came to northern Wyoming in the early 1900s and built the nation’s largest wool industry, and the groom came from a cattle-ranching family, so the wedding was as much cowboy as sheepherder.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Buffalotarrak: An Anthology of the Basques of Buffalo, Wyoming

Dollie Iberlin and David Romtvedt

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.