Itzultzailea: Leire Madariaga

Urtarrileko hilabete honetan Euskal Kostara hurbiltzea erabaki dugu, Bizkaiko Golkoak bustia, bisitatzea merezi duen herri baten kaleetatik zehar eta portutik paseatzeko: Mutriku.

Gipuzkoa kostako udalerri hau, guztietatik okzidentalena, euskal kostako porturik zaharrenetariko baten inguruan zabaltzen da. Honek historian zehar eta baita gaur egun bere inpresioa ematen duena.

Mutrikuko ezkutua
Mutrikuko ezkutua

Betidanik honen aktibitate garrantzitsuena arrantza izan da, mendeetan zehar euskal bale-portu garrantzitsuena, hau ezkutuan ikuska daiteke, zeinek beste euskal kostaldeko euskalerri batzuen bezala, bale bat biltzen du. Bale-ehizari buruzko sarreran Entzikolpedia Auñamendik adierazten duen bezala:

“Gipuzkoako bale-ehizari buruzko erreferentzi zaharrena, 1200 urtean Alfonso VIII-k Orden de Santiagori urtero Mutrikuko herriak erregeari eman beharreko baleari buruzko dokumentu bat da”.

Guk Mutriku bisitatu dugu urtarrilean. Pentsa daiteke, Euskal Kosta uda ez den denboraldian bisitatzeak, hainbat abantaila ditu. Adibidez, jende asko gabe eta lasai-lasai bisitatu daitekeela.

Egitan alde zaharreko kaleetatik ibiltzea placer bat da, Monumentu Multzo izendatua. Era berean Gipuzkoa eta Euskal Herriko hobeto mantentzen den Erdi Aroko herria da.

Ibilbidean zehar, aldapaz betea, bere harrizko kale estuak ibili ahal izango ditugu eta historiaz beteriko hainbat eraiki bikain ikuskatuko ditugu.

Ibilbideari amaiera emateko portua ikuskatuko dugu. Eta nahiz eta erabaki propio bat izan, kaleetatik zehar ibiltzean derrigorrezko amaiera bezala ere ematen da. Zeren berdin dio zein kale aukeratzen dugun, beti amaituko dugu portuan.

Mutriku olatu-hormatik ikusia
Mutriku olatu-hormatik ikusia

Egia esan, gure ikuspuntutik, Mutrikuk Euskal Kosta osoko porturik politenetako bat da. Baliteke iritzi hau, betidanik portu erdian, “cabalgamuelle”n eraikitako “kofradia zaharra”k liluratu gaituelako izatea.

Mutrikuko Bentalakua Museoko Enkante Makina
Mutrikuko Bentalakua Museoko Enkante Makina

 

Gaur egun eraikin horretan Bentalakua Museoa dago, zeinetan XX.mendearen hasieran arrain enkantea antolatzeko makina deskubritu ahal izango dugu, Euskal Herri osoan kontserbatzen den bakarra da.

Atal honen helburua ez da gida turistiko bat egitea, baizik eta gure “ikuspuntua” eman eta gure esperientzia kontatzea. Era berean, Mutrikun ezagutu eta aurkitu daitekeenaren ezaugarrian emango ditugu, interesgarria den informazioa eskeintzeko.

Hori bai, Euskal Kostako Geoparkea mentzionatu behar dugu, zein Mutriku eta Zumaian zehar zabaltzen den, eta, zalantza gabe, turismoa, gastronomía, kultura eta esperientzia bikaina bizi nahi dutenentzat derrigorrezko geldialdia. Lurraren ehun milaka historiari buruz hitz egiten gaituen liburua den Euskaldunen Herriko paisai bikaina. Kapitulu propioa eskeiniko diogun helmuga:

Eta “Ikuspuntu”ko arau bezala, ikuspuntu pertsonala bideo batekin zein argazkiekin batera aurkeztuko dugu. Biak disfrutatzea espero dugu.

Argazkiak Flickr-ean ikuskatu ditzakezu.

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.