Itzultzailea: Leire Madariaga

2016 amaitzen doa, eta baliteke heltzear dagoen 2017 hobeagoa izatea. Egun hauetan gure irakurle eta lagunak zoriondu nahi ditugu. Data paregabea da momentu bat gelditzeko eta hurrengo 365 egunetako planak pentsatzeko eta guztioi datorrena izan duguna baino hobeagoa izatea espero dugula esateko.

Guk jadanik pentsatu dugu zer nahi dugun 2017rako, eta sorpresa asko eta onak emango ditugula uste dugu.

Baina oraingoan zuontzat hoberena espero dugula esateko garaia da. 2017 berri onez beteriko urtea izatea espero dugu, guztiok hobeago eta pixka bat alaiago bizitzeko urtea.

Badakigu guztia ez dela ona izango. Ezinezkoa da. Baina guztiontzat espero dugu, hurrengo 365 egunak pasatu eta errepasatu ostean, Bake, Justizi eta Askatasun gehiagorekin bizi izanak izatea. Bai pertsona eta baita Nazio modura.

Erresuma Batuetatik, euskal gabon kantak

Cambridge-eko The Choir of King´s College koroak interpretaturiko euskal gabon kanta birekin lehendabizi. Britaniar tradizio musikal honetan euskal gabon kanta hauen zergatia jakin nahi baduzue, 2014ko urtarrilean idatzi genuen sarrera irakurtzera gonbidatzen dizuegu.

The Infant King (Sing Lullaby) : Choir of Kings College, Cambridge

Gabriel’s Message : Choir of Kings College, Cambridge

Hain ezagunak dira Erresuma Batuan, The Telegraph egunkariak 2014ean bere gabon kanten zerrendan (egun bat gabon kanta bat) The Gabriel´s Message bildu zuela.

1952eko Olentzero interpretazio bat

Tolosatik 1952an, urtarrilak 1ean abestua, Olentzero abestiaren bertsio bat. Euskaldunok asko zor diogun batek abestua: Alan Lomax. Euskal Herriaren soinuen bilketa bat bezala egin zuen (hemen ezagutu dezakezue)

Horra, horra gure Olentzaro (Tolosa, 1952)

Eguzkilore

Eta tradizio bat bilakatzen ari den moduan, sinbolismoz beteriko irudi bat aukeratu dugu. Eguzkilore bat gure ateetan, eta “gure Herrialdearen ateetan” ispiritu txarretatik babesteko eta 2017 urte ona izateko bidea aurkitzen lagunduko digun Argia izatera laguntzeko.

Eguzkilorea. Senpere, Lapurdi. Euskal Herria. Stemless carline thistle or Silver thistle. Saint-Pée-sur-Nivelle, Labourd. Basque Country. ( Garuna bor-bor)
Eguzkilorea. Senpere, Lapurdi. Euskal Herria. Stemless carline thistle or Silver thistle. Saint-Pée-sur-Nivelle, Labourd. Basque Country. ( Garuna bor-bor)

Zorionak eta Urte Berri on!

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.